Lehenengo mezua
Behinola klasera joan nintzen betiko moduan, baina nire tokian esertzerakoan gutunazal bat aurkitu nuen mahai gainean nire izenarekin. Erdi-erdian zegoen idatzita aldizkarietatik ebakitako letrekin collage baten moduan.
Eskuetan hartu eta inork ikusi baino lehenago mahaiaren azpiko apalean sartu nuen. Klasea aurrerantz zihoan eta ni gutunazalaren pentsamenduan nengoen. Zuria zen, kolore eta tamainu ezberdineko letrekin. Nire eskuetan hartu eta ireki egin nuen, barruan horri zuri tolestu bat zegoen, ireki eta berriz ere aldizkarietatik ebakitako letrekin idatzitako hurrengo testua irakurri ahal izan nuen pelikula kutre askotan bezala.
“Ez dakit ezagutzen nauzun ala ez, nire izena dakizun, baina klasera hasi ginen lehenengo egunetik zutaz maitemindurik nago, ezin zaitzaken nire pentsamenduetatik kendu, ezin nire ametsetatik ezabatu. Nor naizen jakin baldin nahi baduzu ordu bi t’erdietan kanpuseko Bizitzaren Basoan itxarongo dizut.”
Irakurri eta gero nire ingurura begiratu nuen nire lagun eta kideen txantxa aurpegiak ikusteko esperantzaz, dena broma bat zela esaten. Ez zen horrela izan ordeainor ez zegoen niri begira, guztiak maisuaren azalpenari adi zeuden. Nire aldamenekoak paper horrekin zer nenbilen galdetu zidanean jaitsi nintzan nire mundutik behera. Segituan papera tximurtu eta bola bat eginez nire poltsan sartu nuen.
Klasetik irtendakoan nire betiko autobusa hartu beharrean, lagunei liburutegira gauza bat begiratzera nindoala esan eta Bizitzaren Basorantz abiatu nintzan kuriositateak erakarrita zati handi batean. Nire barruan txantxa bat izatearen beldurra ere nuen, baina askotan esaten den moduan “la curiosidad mató al gato”.
Espero baino lehenago iritsi nintzenez bertako banku batean eseri nintzen tokiaz gozatzeko. Lekua paregabea, laku baten ondoan, gainera egun lainotsuak puntu melankoliko bat ematen zion. Hor egon nintzen lasai hasiretan eta minutuak pasa ahala gero eta urduriago. Bakarrik nengoen bertan. Ordua ematera zihoan et han ez zen inor ageri. Normalean ez dut bat ere ez gustoko inoren zain egotea baina hamar minutu gehiago itxaron nituen. Luze samar egin zitzaidan. Norbait agertzea nahi nuen, berin zitzaidan klasekoren bat agertu eta barrezka txantxa bat zela esaten bazidan, baina norbait agertzea gura nuen. Ez zen inor agertu ordea eta etorri nintzen leku beretik joan nintzen kanpuseko autobus geltokira. Ziur nago norbait momontu horretan niri begira egongo bazen nire tonto aurpegiaz barre egingo zuela...
Bizitzaren Basoan nik ikusi ez nuen beste gutunazal bat zegoen nire izenarekin. Bertan geratu zen, irakurri gabe, bakarrik eta haizea eta egingo zuen euriaren esku.
TObeCONTINUED
5 commenti:
Puf, adolezentzia pasea badut ere, beti amestu izan dut horrelako istorioren batekin. Gero bizitzak erakutsi dit maitasuna pausatuagoa dela, baina amesten jarraitzea ekidinezina da; eskerrak, gainera, hala den.
Ia nola amaitzen den...
zuri bai gustau
Nori gustau zer?
Pixka bat laburra naiz. Batzuetan bakarrik. Bueno... astelehenetik ostegunera goizeko 6etatik arratsaldeko 8etara, eta batez ere itsasbehera dagoenean.
great! gooood! but.. where is Bizitzaren Basoa? Joder zure fakultadian ibilli ta hori jakin ez? You will tell me.
A ber noiz tobe kontinueineing daben!
Campusean dago baina pixka bat aparte, autobusean heltzerakoan ikusten da, medikuntza fakultatearen atzetik dago. Urdindutako burdin batzuk dira eta nahiko fantasmagoriko itxura duen basoa eratzen dute, eta erdian olibondo bat.
Posta un commento