venerdì, dicembre 29, 2006

The Dreamers

Paris, 68ko udaberria.

Neba-arreba frantsesak (Theo eta Isabelle) eta Matthew amerikarra.

La Cinémathèque-eren itxiera.

3 gazte, 3 ameslari.





IKUSI EZAZU, EZ ZARA DAMUTUKO



Gehiago

mercoledì, dicembre 20, 2006

Goazen PINera!

Gabonak hurbiltzen ari dira. Argi ikusi daiteke kalera irtenda ikusten diren koloretako argiengatik, telebista piztean agertzen diren milioika kolonia eta perfumeen iragarkiengatik eta erosketak egiterakoan prezioek izan duten gorakada nabariagatik. Umeen gabonetako parkeak ere gabonak heldu direla esaten digu. Txikitan urtero ez bazen ere ia urtero joaten nintzen guraso eta lagunekin barraketan muntatzen, eskulanak egiten, ikastetxe bakoitzak egindako Olentzeroa ikusten... (Badirudi azken aldi honetan txikitako gauzak kontatzeari ekin diodala...)


Igandean, aspaldiko partez, PINera joan nintzen. Hori bai, begirale bezala, Bermeoko ludotekan egiten ari naizen praktiken barruan. Gustura egiten ditudan praktikak, bide batez aipatzeko. Oso ondo pasatu genuen eguna, bueno, umeek begiraleek baino askoz hobeto seguru. Izan ere, ez da bat ere erraza 50 umerekin horrelako toki batera joatea... Batek toki batera joan nahi duela, besteak bestera, hark jo egin duela, arraina nahi duela... Eromena.


Dena dela eta, BECean egun egiten den PINa eta lehen Bilboko erakustazokan egiten zenaren artean hainbat ezberdintasun sumatu ditut, eta txikitan konturatzen ez nintzen beste batzuetaz ere jabetu naiz.


1.- Txikiagoa da. Tira, beharbada ni handitu naizelako iruditzen zait horrela baina...ez, lehengoan gauza askoz gehiago zeudela gogoratzen naiz eta leku gehiago okupatzen zuen.
2.- Umeen motxilak eta txamarrak konsignan uzteko sastar poltsa bat ematen dizute, bueno eman, 6 euro ordaindu behar dira poltsa bakoitzeko, 6 euro!!!
3.- Uste dut nire bizitzan lehengo aldiz izan nituen arrainak PINekoak zirela. Baina arratsaldean ume talde batekin arrainak harrapatzera joan ginenean Osakidetzaren stand-era, ez zuten jadanik arrain gehiago ematen. Umeen desilusioa. Hala ere, etxera arrainekin bueltatu ziren, ordainduta, noski.
4.- ...

lunedì, dicembre 11, 2006

TINTIN


Gaur ez naiz joan klasera. Ez dakit zergatik, bueno, beharbada bai. Aspertu egiten naizelako, batez ere astelehenetan, igandean sekulako ajea izan nuelako, Igande arratsaldea astelehen goizera luzatu delako, hemen gauzak egiteko nituelako...
Kontua da, bazkaldu aurretik aspaldian ordu horretan piztu ez dudan telebista piztu eta sofan eseri naizela. Telebistan ezer interesgarririk ez. Zapping egiten hasi eta ETB1ean gelditu naiz, Tintin-en marrazki bizidunak ziren. Bere pare bat bideo ditut etxean, auskalo nondik ibiliko diren... Asko gustatzen zitzaidan. Nork ez du Tintin ezagutzen? Eta hau ezagutuz gero, ezinbestekoak diren beste pertsonaiak ere, Milu, Haddock kapitaina, Hernandez eta Fernandez, Tornasol profesorea...
Beti ikusi dugu bere autoretzat Hergé, bere benetako izena ordea, George Remí zen, erabiltzen zuen izengoitia bere inizialak ziren, R G.
Guztiok ezagutzen dugun pertsonaiaren aitzindaria ogi puska bat zen Totor izeneko boy-scouta zen. Ondoren, 1929an, kazetari bihurtuta Tintin deitzera igaro zen, eta hortik aurrera guztiok ezagutzen ditugun abentura ikaragarriak bizi ditu orrazkera arrarodun ilegorriak.
Noizean behin ondo etortzen da txikitako fantasietako mundura buelta bat ematen joatea. Ta nork daki, beharbada etorkizunean misterioak argituko dituen Tintin kazetarian bilakatuko naiz...! Ez, ez dut uste, hobe izango dut txikitako mundu fantastikoa gaurkoz agurtzea eta lanean jarraitzea.

domenica, dicembre 10, 2006

Bonnie & Clyde

They're young... they're in love... and they kill people.


















Castpost

martedì, dicembre 05, 2006

Primo anniversario


Urte bete igaro da jada Harribolas-etik zuzenean bloga jaio zela. Ze arin igaro da eta zenbat gauze gertatu dira azker urte honetan! Asko, pilla bat.
Gaur klasean nengoela gogoratu naiz duela urte bete garai honetan hasi nintzela nire gotorleku eta errepublika utopiko partikularretik zuzenean hausnarketak eta txorakeriak idazten. Nire burua urte bete hau aurrera eramaten ikusita nahiko harritu naiz, ez bait naiz bat ere ez konstantea, eta hori argi ikusi daiteke idazten dudan maiztasun irregularragatik. Baina hala ere niretzako sekulako aurrerapausua izan da, eta zin dagizuet denborak aurrera egin ahala hobetzen saiatuko naizela.
Beste barik, mila esker denbora guzti honetan irakurri nauzuen guztiei, eta are gehiago zuen iritzia hemen utzi duzuenoi.

venerdì, dicembre 01, 2006

Polaroid

Asko gustatzen zaizkit polaroid argazki makinak, orain urte batzuk bat izan nuen, ez nuen askorik erabili, ordea.
Argazki hau ez da polaroid bat, nahiko igarten da...