martedì, novembre 28, 2006

RUBIK kuboa

Gaur ere, ohiko blogen ronda edo blogosferatik paseiatzen nenbilela, sarritan irakurtzen dudan Nagoreren blogean El efecto Rubik ( y el poder del color rojo) laburmetraia ikusi ahal izan dut. Ez da izan ikusi dudan laburmetrairik onena baina tira, gustatu zait.
Interesgarria kolore gorriaren kontu guzti hori, baina gaiz aldatuz, gazteagoa nintzenean izaten nuen (eta inoiz konpontzea lortu ez dudan) rubik buruhauskarria etorri zait gogora. Zenbat aldiz ahaleginduko nintzen buruhauste hori egiten... batek daki.



Zuetako inork lortu al du inoiz Rubik-a osotzea?
(eta ez du balio peganitak tokiz aldatzeak, jeje)

martedì, novembre 21, 2006

Kartelak


Sarritan, guztiok bezala, kartel bitxi batzuekin topo egiten dut nire egunerokotasunean. Beti nago argazkiren bat ateratzeko baina pasadaz ikusten ditudalako edo kamararik hurre ez dudalako ez dizkiet argazkirik ateratzen. Larunbatekoa, aldiz, aparteko kasua izan zen eta Gernikako Trinkete Antitxoko-ko komunetan honako argazki hau ateratzeko aukera izan nuen:
Kuriosoa eta barregarria kartela, noizean behin joango naiz aurkitzen ditudan beste kartel batzuk jartzen.
Zein da aurkitu duzuen bitxiena?

sabato, novembre 18, 2006

To the lighthouse


Farorantz, farorantz...










Eta ez naiz Virginia Woolf-en liburuaz ari.

mercoledì, novembre 15, 2006

Lau teilatu


Duda barik, garai guztietako Euskal Herriko kanturik onena.






lunedì, novembre 13, 2006

Udalekuak (betiko izango balira)

Txikitan, ume gehienak bezala, udalekuetara joandako umea nauzue. Lagun berriak egindakoa, ezkutuan nesken logelara joandakoa, piztinan hondokarriak egin dituena eta baita jaso dituena, gauerdian monitoreak altza arazi zuten horietariko bat ere, “diskotekan” taldeko neskaren batekin lentoak dantzatutakoa ere...guztiak bezala. Eta hor egoten ziren, gu zaintzen, entretenitzen, irakasten...monitoreak, ze ondo pasatzen genuen beraiekin, eta beraiek gurekin, nolako buruko-minak ematen genien... A ze nostalgia!
Orain urteak irakurri nuen Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren-en liburuaz gogoratu naiz. Mutil batek udalekuetan dituen gora-beherak kontatzen dituen pozez betetako liburua da. Mutilak 12, 14 eta 16 urte dituela udalekuan dituen esperientziak kontatzen ditu, batez ere lagun eta familiari bidaltzen dizkion gutunei esker. 12 urterekin udalekuetara lehen aldiz doan umearen esperientzia kontatzen du, 14 urterekin, udalekuetan maitemintzen eta bihurrikeriak egiten diren etapa eta azkenik, 16 urterekin kontrako papera betetzen duenaren ikuspuntutik, begiralearena hain zuzen ere.
Asteburu honetan, pasa den urtean bezala, aterpetxe batera joan gara monitoritza ikastarotik. Atxondora eta besteetan bezala oso ondo pasatu dut (parte handi batean Ondarruku zan beste taldigatzik ta baitte bi hizlarixekaitzik). Asteburua joan eta gero, ikastaroa amaitzeko bloke bat gutxiago geratzen dela gogora etortzen zait, laster ni izango naizela umeekin (eta beraiek nirekin) ondo pasatuko duen begiralea, eta baita buruko min piloa izango duena.
Eta badakizue zer? Guzti hori, beste aldetik baldin bada ere, berriro bizitzeko irrikaz nago. Behinik behin, aste-bukaera honetan herriko ludotekan praktikakegiten hasiko naiz, ea zer moduz doakidan...

venerdì, novembre 10, 2006

Eros

Argazkian, ni ateratzen naiz Londreseko metroan Eros filmearen kartelarekin. Bai, horrelako argazkiak atera genituen, nola uste duzue 1000 argazki baino gehiago atera genituela bestela?

Filmea 3 laburmetraiz osatua dago eta hirurak erotismoari buruzkoak edo hau iradokitzeari buruzkoak dira. Lehenengoa "Il filo pericoloso delle cose" Michelangelo Antonioni maisuarena, bigarrena "Equilibrium" Steven Soderbergh-ena eta azkena, askorentzat hiruretatik onena (niretzat ere), Wong Kar-Wai-ren "The Hand".

Hiru laburmetraiak lotzen dituen abestia Caetano Veloso-ren Michelangelo Antonioni abestia da, ea gustuko duzuen...


Powered by Castpost

lunedì, novembre 06, 2006

An honest mistake


Powered by Castpost

KOLORETAKO ARGIAK.
Musika.
Mozkor izugarria.
Pista erdira irteten zara eta dantzan hasten zara.
Normalean ez zara arritmikoa, baina oraingoan gorputzeko atal guztiak mugitzen dituzu deabrututa egongo bazina moduan.
Extasia hartzean izaten den sentsazioa duzu.
Hurreratu eta ile beltzdun neskak diotsu:
- ¿estas muy pedo o te gusta mogollon este grupo?
- Las dos cosas.-erantzuten diozu zuk.
Neska gehiago hurreratu eta talde hori gustatzen zaion ezagutzen duen lehenengoa zarela esaten dizu.
Barrara hurbildu eta zerbeza pare bat hartzen duzue.
(...)
Telefonoak elkartrukatu eta hurrengo egunean biniloan duen diskoa entzuteko geratzen zarete. Hirugarren abestirako biluzik zaudete.

giovedì, novembre 02, 2006

Wikinobela

Beste egunean Bilbora joan beharra nuen (astelehen eta asteazken guztietan bezala) eta lagun batekin geratu nintzen bere unibertsitatean jateko. Korridoreetatik aurrerantz eginez, unibestsitateetan paper eta kartelez beteta ikustea ohituta gauden pareta horitariko batean hain zuzen, kartel hori batek nire atentzioa deitu zuen. Wikinovela.org (eta blablabla) zekarren bertan idatzita eta ez askoz gehiago. Etxera heldu nintzenean interneteko web gune haretara sartu nintzen nire kuriositatea asetu eta zertaz zihoan jakiteko asmoz. Eta hara non, proiektu interesgarri eta erakargarri batekin aurkitu nintzen! Wikia, hainbat erabiltzaiek editatu dezaketen web horria edo antzeko zerbait da ( nireak baino azalpen hobeagoak ere badaude). Wikinobela deritzon proiektuan 3 eleberri hasi dituzte euskaraz (Jon Arretxe), gazteleraz (Juan José Millás) eta ingelesez (Espido Freire) betse batzuek amaitzeko asmoz. Ekimen honen lehenengo edizioak bi hilabete iraun zituen, apirilaren 24tik ekainaren 24 arte. Baina izan duen arrakasta ikusita, bigarren edizio eta beharbada gehiago egongo direla ziur naiz.

... [ez dakit ze izenburu jarri]


UR BASO BATEAN ITOTZEN ARI NAIZ

Zeuretzat