giovedì, giugno 29, 2006

Monarkia


Duela bi urte pasatxo, Espainian “mendeko ezkontza” ospatu zen, Espainiako Felipe printze urdinarena eta telebista publikoko informatiboetako kazetariarena, hain zuzen ere.
Hainbat denboraz, gau eta egun ekitaldi horri buruz hitz egiten jardun zuten telebista programek eta aldizkari eta egunkariak. Kateren baten “La Boda de El Príncipe y Doña Letizia” izeneko programa berezia ere sortu zen, eta guztia ezkontzaren datu irrelebante eta bitxikeriak kontatzeko: nolako lorak egongo diren, kazetariaren soinekoa, eguraldi predikzioak eta abar. Lotsagarria. Hainbat eta hainbat ordu bi pertsonen arteko ezkontza bati dedikatuak. Marujeoa.
Espainia osoan, haur eta gaztetxoek parte hartu zezaten, ezkontza erreala gaitzat zuen marrazki eta idazlan lehiaketa antolatu zen. Saria, nola ez, printzipeek emango zieten irabazleei. Hainbat eta hainbat lan aurkeztu ziren, umeen ilusioa izugarria zen.
Nahikoa ez zenez telebista, irrati eta aldizkarietan agertzea, umeen idazlanetan ere agertzen ziren. Helduen onespena izatea ez da nahikoa jada, etorkizuneko errege-erreginak umeen onespena ere behar dute. Oso estrategia ona, kaptazioa deituko nioke nik, etorkizunean boto eskubidea izango duten jendea poltsikoan sartzearena. Badaezpada ere ea mugimendu iraultzaileren bat sortu, hirugarren errepublika ezarri eta Frantziako iraultzan bertan egin zen moduan gilotinatuta hilko dituzten Madrileko Plaza de Españan, Puerta del Sol-en edota Palacio de Oriente deritzonaren aurrez aurre.
Hori ez gertatzeko, monarkiarenganako mirespena eta errespetua txikitatik irakatsi behar zaiela dirudi. Hauek ere gizarte rolak dira, batzuk errege izateko jaio dira eta besteak herri xehea izateko. Baina zergatik onartu behar ditugu rol hauek? Gizarte berdintasuna defendatzen dugu baina gero, gu baino eskubide gehiago eta pribilegioak dituzten jendea miresten dugu. Nortzuk eta gure kontura bapo bizi diren pertsonak gurtzeko, gu hilaren amaierara heltzeko mirariak egiten dihardugun bitartean.
Beraien buruko min eta zeregin bakarra eskua jaso eta jendea agurtze den bitartean, gure aiton amonak pentsio miseria batekin egin behar dute aurrera, beraiek milaka metroko hainbat etxe eta jauregi eta beste hainbat yate dituzten artean, gazteok ezin dugu etxebizitza duin bat erosi dauden prezio astromikoengatik... eta horrela beste mila gauza. Bidezkoa al da? Gu ere errege izango bagina...Gainera, gaur egun, monarkia zaharkituta geratu den instituzioa da, ez du inongo funtziorik betetzen dirua xahutzeaz gain eta nolabaiteko historiako tradizioa jarraitzeko besterik ez dihardu martxan. Erdi aroan eta, bere funtzioa “garrantzitsua” zen, baina gaur egun ez du inolako zentsurik herri demokratiko batean monarkia bat egotea.

domenica, giugno 25, 2006

Gazteentzako genero-errol berri batzuk industria kulturalean

Modak joan eta etorri egiten dira, ezer ez da betiko, eta horrela izanik ere industria kulturala eta merkatua hori horrela ez izateaz arduratuko da. Beti dago arropa mota bat, aktoreren bat, abeslariren bat edo futbolariren bat modan. Txikitan ere eskolan berdina gertatzen zen, aste batean kromoak modan zeuden, hurrengoan kanikak, sokasaltoa bestean, tronpa eta abar... eta oraindik moda hauek diraute eskoletan, nahiz eta teknologia berriak sartu, harritzekoa da ikustea nola ume gehienek gustokoago duten beti jolastu izan diren jolasak jolastea, baina hau beste gai bat da.
Industria kulturalan orain modan dauden gazteentzako genero errol berriak mutilentzako “el guarro” eta neskentzako “la lanzada” dira. Mutilek lehenengo eredu hau edozein gazte telebista katetan ikusi dezake, MTVan esaterako. Txerrikeriak egiten dituen mutila jarri da modan, mutil masoka, argi ikusi daiteke Jackass bezalako programetan. Programa honetan mutil gazte babu batzuk elkarri edo bere buruari gauza mingarriak egiten dituzte, baita umilatzaileak ere. Txarrena gero gazteek, telebistan ikusten dituzten babukeri eta ankerkeri horiek imitatzen dituztela da.
Emakumeen kasuan “la lanzada” eredua zabalduta dago, lehen pausua ematen duen neska, bere sexualitatea nahi duena lortzeko erabiltzen duena, eta noski, Estatu Batuak bezalako herri kontserbakor eta matxista horretan efektua egiten du Lolita bezalako gazte lirainak. Gaztetxo hauen idolorik eta adibiderik nagusiena Britney Spears abeslari nerabea da, egun 23-24 urte izango ditu baina nerabe moduan janzten eta jokatzen jarraitzen du, penagarria benetan.Moda absurdo hauetatik txarrena, arin zabaltzen direla dira, baita Estatu Batuetatik kanpo, munduan zehar. Hauek eredutzat hartzen baititugu gauza askotarako. Mundua amerikanizatzen ari da, baina guzti horretatik harrigarriena, gauza onak imitatu beharrean (gauza onik baldin badute), txarrak imitatzen eta hedatzen direla da.

giovedì, giugno 22, 2006

Ekainak 23 San Juan bispera, 24ean danak San Juanera!


Gaur dala, bihar dala
Doniane, etxikamo, biharamone
Gure kalian sorgiñik ez
badagoz ere errebeitzez

San Juan eta portaletaña
Sapatu arratzaldian
Hamalau atso trompeta joten
motroilo baten gainian

Hurra Hurra Hurra San Juanetan
Dantzan egingo dogu iparraixetan
UhUhUhUh San Juanera goaz gu
UhUhUhUh San Juanera goaz gu!


mercoledì, giugno 21, 2006

giovedì, giugno 15, 2006

MR.Last Moment Express

Ladies & Gentlemen;

harribolas films introducing MR. LAST MOMENT EXPRESS


Halakoa naiz ni bai, beti azken momentuan espabilatzen dena, gauzak egiteko denbora duenean egiten ez duena. Azken unera arte alferrarena egiten eta beste unibertso batzuetan dabilena.
Ura kokotera arte heltzen zaidanean, edo zezena adarkada bat emateko zorian dudanean soilik ernatzen naiz. Lanak eta ikastekoak azken ordurako uzten ditut beti, ez da hori izaten nire asmoa. Batzuetan, maiz, ezagutzen dudan hainbat pertsona modukoa izatea gustatuko litzaidake, konstantea, gauzak gutxi-gutxika egiten joaten den horietarikoa. Ezinezkoa egiten zait ordea, beti dut egiteko hoberen bat, lagunekin egon, msn-an tontoarena egin, musika entzun, telebista ikusi (aspaldian oso gutxi), inoiz argia ikusiko ez duten gauzak editatu (editatzea tortura dela diotenak daude, baina niri gustatzen zait, masoka ote naiz?)...
Argi dago, estresarekin eta presiopean bakarrik egiten dudala lan nik, edo horrela hobeto egiten dudala lan. Eta noski, gaur bezalako egun batean, azterketetan, oraindik ikasten hasteko eta egiten nabilen bi lan entregatzeko, lanean hasten naiz itsu baten moduan.

Masoka naiz ala Alferra?

PD: Ni ez nago guztiz ziur baina bigarren aukeragatik apustu egingo nuke.

domenica, giugno 11, 2006

Finding Lady Liberty


Después de que Sara se arrojara al pasadizo, sorbida inmediatamente por una corriente de aire templado que la llevaba a la libertad aterrizó en un montón de colchones del subsuelo de Manhattan.
Todo estaba oscuro pero al fondo del túnel se veía una luz, una luz blanca y brillante. Avanzó hasta ella y descubrió una especie de fiesta, una multitud de personas de todos los tipos, personas ricas, pobres, guapas, feas... pero ante todo personas que buscaban la libertad, un lugar sin reglas ni obligaciones.
Sara fue envuelta por la cálida música del lugar y empezó a bailar como los demás. Alguien se le presento y le presento el sitio y a sus habitantes.
Conoció a mucha gente y cada uno le contó su historia, como vivía antes, quien era y aquel lugar mágico como había transformado su vida.
Siguió bailando y de repente oscureció y se paró la música. Se despertó, abrió los ojos y escucho la voz de los bomberos que intentaban sacarla de la alcantarilla por donde se había caído.
Una ambulancia la llevo al hospital a pesar de que no tenia ningún daño considerable, solo para hacerle unas pruebas que garantizaran el buen estado de su cerebro después de la caída.
Su abuela llegó al hospital y le dijo a Sara que esa no es manera de buscar la libertad, que la libertad la podía encontrar cada día con pequeños detalles.

giovedì, giugno 08, 2006

Balbetasuna

Batzuetan nire buruari galdetzen diot ea balbetsua naizen, serio nabil. Zorte txarrak edota ekintza anormalak inguratzen dute nire bizitza. Eta ez naiz bakarra. Nik uste dut 87ko generazioa, orokorrean, zoritxartsua dela. Hala eta guztiz ere, 88an jaio direnak ezetz esaten didate, beraien generazioa dela balbetsua.Baina benetan existitzen al da hori? Pertsona gafeak daude ala guztia da autosugestioa?

martedì, giugno 06, 2006

Harribolaseko aholkuak

DON'T
SAY
IT,
JUST DO IT

domenica, giugno 04, 2006

Tu sei tutto quanto voglio avere


Non m'importa della luna
Non m'importa delle stelle
Tu per me sei luna e stelle
Tu per me sei sole e cielo
Tu per me sei tutto quanto
Tutto quanto io voglio avere

giovedì, giugno 01, 2006

Markos Zapiani elkarrizketa II

arin erantzuteko galderak:

+ Zuria ala Beltza?
[parreak eta isilunea] ez dakit, autoarentzat zuria baina txokolatea beltza.

+ Bermeo ala Irun?
[...] Bermeo, tira, bai, Bermeo.

+ Filosofo bat aukeratu.
Jose Azurmendi.

+ Itsasoa ala mendia?
Itsasoa. Benidorm en itsasoa eta Izaban mendia [parreak]

+ Oraintxe bertan nonbaitera bidaiatzeko aukera izango bazenu nora joango zinateke?
Caen-era (Normandia, Frantzia)

+ Ze 3 gauza eramango zenituzkete irla desertu batera?
[parreak eta erreflexioa] Otoiz liburua, ordenagailu eramangarria (modema eta bluetootharekin9 eta hozkailua

+ Otoiz liburua???
Bakarrik zaudenez... esaten dute bakardadeak ematen duela mistikaren beharra. Jainkoa dela, ez daukazunean zurik, zuk asmatutako zu bat. Nolabaiteko harremana behar delako, naiz eta asmatutakoa izan. Ez dut eramango liburu bat jendearen bilatzea bultzatzen zaituena, zure alde soziala bultzatzen duena, ze klaro, bakarik zaude. Orduan hau da bakardadean eramangarria den jarrera bat, eta mistikoa horrelakoa da.

+ Eta amaitzeko...Bob Dylan ikustera joango zara Donostiara?
Ba egia bada Rosa Diez aterako dela berarekin Blowin' in the wind abestera bai, bestela ikusi nuen abenduan Londresen, eta orain zutik jotzen du..