Unibertsitatean Ikusentzunezko lengoaia deritzon ikasgai bat dugu eta aurreko urteetan bezala aurten guri tokatu zaigu laburmetrai bat egitea. Buruko min itzela! (nire taldekideentzat niretzat baino gehiago, ni buruko minarekin pairatu behar bainaute)
Pasa den abenduaren 30ean grabatu genuen gure Delayed: segundu bakar batek bizitza alda dezake (hau ez da izenburu definitiboa) filme laburra. Kotxeak, materiala, ordutegi arazoak...eta guztia gahindituta jan eta gero
Loiuko aeroportura joan ginen talde laukotea eta aktoreak (lagunak). Hiru ordu eta erdi inguru egon ginen bertan errodatzen (arazoak, toma faltsuak eta abar barne).
Errodajeko taldea: Alex, Vanesa, Audrey, Ugutz (neu), Ane, Matxalen, Aintzina eta Urko (argazkia ateratzen).
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet Alex, Vanesa, Audrey eta Urko nire lehengusuari eskeini diguten laguntzagatik, beraiek gabe ezinezkoa izango baizan proiektu hau aurrera eramatea.
Barkamena ere eskatu nahi diet guztiei, bereziki Ane eta Vanesari nire hasarrakuntza guztien biktima izan dira eta. Honekin ez dut nire burua justifikatu nahi baina urduri edo umore txarrez nagoenean besteekin ordaintzen dut, ez hartu kontutan. Soberan dakizue nolakoa naizen... baina perfekzionista hutsa naiz. Honekin ikasi dut ezin dudala guztia nire eskuetan eduki, gauza batzuk gure eskuetatik at baitagoz, kontrolaezinak dira.
Hau alde batera utzita, laburmetraiaren aurkezpena datorren astelehenean dela jakinarazten dizuet, urtarrilak 9an, goizeko bederatzietatik hamaiketara (beste talde batzuk ere aurkezten dute eta...) kazetaritzako lehenengo mailako euskerazko taldearen klasean.
Hemen uzten dizkizuet laburmetraiko fotograma batzuk: