martedì, marzo 21, 2006

Sahatspeko mutikoa


Udaberria zen. Jolastokian umeak jolasten zeuden (zertan bestela...). Sokasaltoan, futbolera... Zelai txikiaren hertz batean ume bat bakarrik zegoen, sahats baten gerizan.
Guztietatik apartatuta zegoen. Andereñoa honetaz ohartu eta beregana hurreratu zen galdetuz: “zergaitik zaude bakarrik izkina honetan gainontzeko umeekin jolasten egon beharrean?” Orduan umeak bista jaso eta hurrengoa erantzun zion: “zergaitik mugatuko dut nire jolastokia hesi horiek mugatzen duten eremura liburu honekin hesi horiek saltatu eta munduan barrena jolasten ibil banaiteke?”
Andereñoa umeak esaten zuena egi borobila zela jabetu eta ezpainetan irribarre batez aldendu zen sahats behean zegoen mutikotik, mundu zabalean jostatzen utziz.

2 commenti:

Anonimo ha detto...

Zu zara mutikko hori?

Ugutz Falzes ha detto...

Istorioa ez da autobiografikoa