Liburuak, lehengusina txikiak eta lehengusu handiak.
Beste egunean nire lehengusina txikia etorri zitzaidan etxera bisita egitera (bera niregana, ni beregana joan beharrean, zein lehengusu alferra...). 10 urte ditu eta irakurtzen du baina ez nik bere adinarekin irakurtzen nuen haina. orain ez dut nire burua irakurle sutsu baten moduan jarri nahi baina egia dela uste dot. Oraingo gazteriak, orokorrean, gutxiago irakurtzen duela iruditzen zait, eta ez niri bakarrik, beste askori ere horrela iruditzen baitzaie.
Gero eta mundu aurreratu eta modernoagoan bizi gara eta gaur umeak liburuekin entretenitu ta dibertitu beharrean, beste hainbat gauza ta tresnekin asetsen dira. generazioz generazio gutxiago irakurtzen da, gure aurretikoak gu baino gehiago irakurtzen zutela, guk geroagokoek baino gehiago irakurri izan dugula beste ziur naiz.
Dena dela, nik bere adinarekin irakurritako liburu bat utzi nion, Roald Dalh-en "Matilda". Banekien pelikula ikusita zuela, baina hala eta guztiz ere irakurtzeko eman nion pelikula baino hobeagoa zela esanez. Pozik hartu zuen liburua eta ni ere poztu ninduen horrek.
Beste liburu bat aholkatzera ere joan nintzaion, euskaraz oraingoan. Ziurrenik nire txikitako libururik gustokoena. Hans Jürgen Press-en Eskubeltz taldearen abenturak. Ze liburu ona, ez dakit zenbat aldiz izango dudan irakurrita... Lehengusinak orduan irakurrita zuela esan zidan. Pozez hunkitu nintzen nire lehengusinak, niri txikitan hainbeste gustatzen zitzaidan liburua irakurrita zuela jakitean. Gainera, pila bat gustatu zitzaiola esan zidan. Pozik sentitu nintzen, nagusi, lehengusu nagusi.
Zuk zeintzuk liburu zenituen gogoko txikitan (edo gaztetxotan)?