martedì, gennaio 23, 2007

Indiako ipuin bat

Liburutegian apunteak irakurtzen nenbilela ( ba zen zerbait egiten hasteko ordua) honako testu honekin aurkitu naiz Santi Urrutia-ren Gizarte Ikerkuntzarako Metodoak eta Teknikak ikasgaiaren liburuan. Zin dagit orain ez urte asko nik ere antzeko teoria bat nuela, inolako jainkosarik gabe, noski.
Unibertsoa jainkosa baten ametsa da, jainkosa hori loak hartu bezain laster unibertsoa jaio egiten da, eta gero eta handiagoa hazten joan. Bere ametsean sakonago murgilduta dagoen unibertsoaren zabalkunde handiena erdiesten da, inoiz baino gauza eta izaki gehiago eta desberdinagoak agertuz. Ametsa aurrera doala unibertsoaren zahartzaroa etortzen da, bizidunak hil eta materia desagertuz betirako. Azkenean, jainkosa itzartzen denerako, unibertsoa ezer ezean geratzen da, hurrengo ametsera arte.




Halere, jainkosa eta bere ametsa eta unibertsoaren jaiotza eta heriotzaren kontu guzti hau gizaki baten ametsa besterik ez da.