mercoledì, marzo 01, 2006

"Lo prometido es deuda" esaten da

Behin batean, orain hila bete, azterketetan murgilduta, estresarekin, buruko minarekin eta desesperazioarekin... Mutiko gazte batek Komunikazioa eta Informazioaren Oinarriak ikasgaia aprobatzen bazuen promesa bat beteko zuela esan zuen.
Bermeo eta Bakio artean (baina Bermeorena da eta ez Bakiorena) badago San Juan de Gaztelugatxe deitzen den harroka handi bat. Uharte bat da izatez, zein gizakiaren eskuak egindako zubi ta eskailerarekin lurrera lututa dago penintsula bat bailitzan. 231 eskailerak banatzen dute lurra eta airea, itsasoaren gainetik. Nahiko bide latza.
Mutiko horrek ikasgaia gainditzen bazuen, eskailera guzti horiek onutzik igoko zituela esan zuen beste askok eta askok egin ohi zuten bezala. Baina berak oinutzik igotzeaz aparte, hanka baten gainean edo "a la pata coja" igoko zuela esan zuen.
Heldu zen notak irten zuen eguna eta ikasgaia gainditu egin zuen, eta ez 5 justu batekin, nota altuago batekin baizik. Ze poza, saltoka ibili zen, barrezka. Baina... orain...

201
eskailera igo behar ditu
A LA PATA COJA!!!

5 commenti:

MAGABILA ha detto...

Ez da hanka zartatuta igo beharrekoa. Igoerak gozatu egin behar dira...

Anonimo ha detto...

hay ugutz....ezta errezaua amabirjiñiari gaba guztixan errezatia? merito makala eztaukazu zuk gero san juan gaztelugatxekua salto saltoka igoteko....baina nik KIO aproba...horreaz bez, hay jesukristo..hoba praile sartu,jeje. weno tu, aurten ezagutu dotezen pertsonen artian...onenetarikua zara ta oso pozik nao nire bizixan entrecruza zarilako edo neu entrecruza nazelako zeurian, super pertsona majua zara.....ta benetan lagun ona

Ugutz Falzes ha detto...

Magabila, igoera hori baten baino gehiagotan gozatua dut. Bueno gozatua edo, beti arnasestuka heltzen naiz gora, jeje

Oraingoan pasadan kurtsoan bezela promesa betetzeko joango naiz. Aurrekoan bertan goian lo egin nuen ta orain "a la pata coja" igoko dut. (Baina zenbaitero hanka aldatuz masoka ere ez naiz ta ;-) )

Ibon, zu be lagun ona zara, ta lasai egon ekainean gaindituko duzu ta. Eutsi goiari!!!

Nagore ha detto...

aupi ugutz!!! Q te sea leve hainbeste eskailera igotzak...ta gero jeitsi beharrak!!!!y no vale bajarlas rodando ni nada de eso, eh!!jejeje

Ni agian promesaren bat egingo dut ekainean dena garbi gainditzekotan, baina oraindik promesa bat egiteke daukat asike...agin beharku!!jaja

Eutsi goiari potxolo!!! Zurekin gaude;)!!

Ugutz Falzes ha detto...

Heldu da eguna, gaur MARTXOAK 17 mutil horrek San Juan de Gaztelugatxe "a la pata coja" igoko du. Jarriko ditut argazkiak edo bideoren bat proba moduan... Mutikoa gora bizirik heltzen bada behintzat.