domenica, marzo 19, 2006

Bigarren mezua

Hiru egun igaro ziren lehenengo mezua jaso nuenetik. Lehenengo egun osoan mezua buruan bueltaka ibili zitzaidan egun osoan eta baita luzeagoa den gauean. Bigarrenean, ingurura begiratzen nuen ea nor izan zitekeen asmatzeko itxaropenaz. Hirugarrenean, anekdota huts batez besterik ez nuenean, idazketa elektronikoko gelan nengoela, emailak irakurtzen hasi nintzen.
Propaganda, txistea, propaganda, propaganda, txistea, abestia, aspaldiko lagun baten gonbidapen bat, beste txiste bat...eta bere mezua. Horrela esaten zuen.

Bihotza lapurtu didazu;
Gaur paradisuan LO egingo dut.

Eta jarraian posdata bat. Aurreko egunean, eserita egon nintzen tokiaren azpian niretzako irakurri gabeko mezu bat zegoela esaten. Bertan bere egietako kokalekua zehazten zuen, lakuaren bestaldean. Alde batetik nik mezua ez aurkitzea eskertu zuen, oso lotsatitzat baitauka bere burua. Bestetik, nire ezpainak dastatu nahi zituela esaten zidan, nire arnasa bere idunean sentitu, nire besoak bera besarkatzen gozatu.

Ordenagailuaren aurrean tontotuta nintzen, albiste puta bat idazteko ezgai, pentsakor, ametsetan, ikaraz, kuriositateaz, itxaropenaz...
Emaila ze helbidetatik igorrita zegoen jakiteko bista igo nuenean; kaosazaranirebihotzean@hotmail.com

Nessun commento: