martedì, marzo 28, 2006

Lehenengo mezua (II)

... kaosazaranirebihotzean@hotmail.com

Ze inozoa, nola jarriko zuen bere benetako helbide elektronikoa, oso erraza da kontu berri bat sortzea, errazegia honelako kasu batean bere identitatea ezagutzera eman nahi ez duenean. Baina zergatik nahi du bere burua anonimotasunean gorde?

Ingurura begira jarri nintzen tontotasunetik irten gabe.

E-mailari erantzuna ematea erabaki nuen. Nora bidali banuen behintzat, idatzizko mezuetan ez bezala – anonimoak direnean- nora edo nori erantzun duzu kasu honetan, teknologia berrien abantailak...

“ Ez dakit nor zaren. Ez dakit ezagutzen zaitudan. Ez dakit niri adarra joten dabilen norbait zaren ala nitaz maiteminduta zauden. Ez dakit zuretzako hau jolas hutsa den.

Zure zain egon nintzen campuseko Bizitzaren Basoan eta ez zinen agertu, ez nuen zure bigarren mezua aurkitu eta bakarrik bueltatu nintzen, zu ikusi gabe, ezagutu gabe. Zu gabe, inor gabe.

Oraingoan zurekin geratu nahi dut. Zu agertzea nahi dut eta ez dut zure tokian beste mezu bat aurkitu nahi.

Zure erantzunaren zain,

Badakizu nor naizen.”

9 commenti:

Anonimo ha detto...

mmm...

Ugutz Falzes ha detto...

¿?

Anonimo ha detto...

mmm... = barne hausnarketaren onomatopeia. Barne hausnarketa= "kaosazaranirebihotzean" hori ezaguna egin zait nolabait...

Ugutz Falzes ha detto...

Ta nondik egiten zaizu ezaguna ba?
Jakitea gustatuko liztaidake...

Ta zu ere ez gorde anonimotasunean...

Anonimo ha detto...

Denoi gertatu zaigu noizbait gure bihotzetan kaosa probokatzen duen norbait aurkitzea, ez?

Ugutz Falzes ha detto...

...noizbait beharbada bai, baina oso zaila da nigan hori gertatzea, zailegia?

Anonimo ha detto...

Zailegiak diruditen gauzak ere gertatzen dira...

Ugutz Falzes ha detto...

...baina ez sarritan

Anonimo ha detto...

Batzutan hobe horrelakoak gertatzen ez direnean...