lunedì, marzo 13, 2006

Euskaltzaindiarentzat proposamena



Zitzaizkiguekete, nendin, nintzateketeketeke...

Horrelako aditzak erabiltzen ditugu idazten dugunean, horrela irakatsi digutelako ikastolan, eskolan edo institutuan, baina gero norbaitek erabiltzen al ditu hitz egiterakoan? Oso gutxik erabiltzen dituztela esango nuke nik...

Askotan idaztera goazela ere zein aditz jarri behar dugun ahaztu egiten zaigu, betez ere txikitatik batueraz ikasi ez dugunoi. Horregaitik, hainbat txantxa eta txisteren ondorioz sortutako aditz bat sortu genuen (edo sortu zuten ezagun batzuek).

Horregaitik hemendik euskaltzaindiari honako proposamen hau luzatu nahi diot beste batzuek ere bultzatuko nauten itxaropenaz. DITZIZKITRI aditz komodin bezala honestea.
Edozein aditz esan behar duzunean ez dakizula zer esan? DITZIZKITRI. Ez zerela gogoratzen edo ez zaizula irtetzen? DITZIZKITRI.



Gora ditzizkitri aditz komodina!!!

4 commenti:

Anonimo ha detto...

ditzizkitri aditzaren kontu hori batxilerguen sortu zan geure txokotxuen artien eta kriston katxondeue egon zan horren konture,idea ona da holan berori aditze baino eztu ikasi biar asike sin mas betse barik, GORA DITZIZKITRI !!!!!

Ugutz Falzes ha detto...

Gure aurretik ere ditzizkitri aditza erabiltzen zuten aintzindariak daude, urte bat gazteagoak. ez dakit ordea DITZIZKITRI edo beste aditz forma bat erabiltzen zuten komodintzat.

Hala eta guztiz ere, gure artean... GORA DITZIZKITRI!!!

Anonimo ha detto...

Joe, ba niri ez dakit zer egiten zaidan errazagoa ahoskatzeko, "ziezazkiguketen" ala "ditzizkitri". A ze komodin enrebesatua asmatu dezuena! Farregarria, hala ere, a tope.

Josu Mendicute ha detto...

Ieu!

Pregunta bat: aditz trinkoak zelan formulatzen ditzizkitri? adibidez: letorkiguke?

Edozela be, neuk be ditzizkitriren alde eingo ditzizkitri, eta proposamena euskaltzaindiari bidaltzera animatzen ditzizkitri nik zu.

Eguen hontan juergan urtengo zarala espero ditzizkitri!

Gora ditzizkitri!

(Biharko DITZIZKITRI puta ahaztuta eukiko ditzizkitri!)