Kaixo irakurle!
Abenduak 5 den egun honetan nire lehenengo blog "serioa" egitera animatu naiz. Komunikazioaren eta informazioaren oinarriak deritzon ikasgai bati buruzko lana egiten zeharo aspertuta, ziber-espazioan buzeatzen hasi naiz. Blog batzuetan barrena ibili naiz hara eta hona jendeak idazten duena irakurtzen, seguraski ni orain bezala aspertuta daudenean idazten dutenak, eta neurea egitea pentsatu dut.
"Serioa" diot, msn-ko blogean idazten ditudan gauzak nahiko zentzugabekoak eta gainazalekoak direlako. Gainera nire unibertsitateko irakasle den Aitor Zuberogoitiak aholkatu digun moduan, "blog bat egitea guztiz gomendagarria da, etorkizuneko kazetariak izanik, gutxi-gutxika zerbaiti buruz idazten espezializatzen joateko".
Hasieran oso argi nuen ez nuela politikari buruz hitz egingo, edo hobeto esanda, idatziko. Zinemari buruz idatziko nuen orduan, pelikulen kritikak egin. Baina, hainbat ikustea gustatzen zaidan zineari buruz idaztearen ideia albo batera utzita, edozerri buruz idaztea erabaki dut. Ziurtasuna ematen didan nire Harribolas gotorlekutik, munduan ikusten dudana hemen isladatzea erabaki dut. Aspergarria akaso, baina, "beharrezkoa nirean espezializatzeko" ziurrenik.
Harribolasen, Ugutz Falzes
6 commenti:
Ikusten dudanez ez zaizu msn-ko orrialde soil bat serio iruditzen eta hemen "serio" idazteko erabakia hartu duzu. Ondo iruditzen zait, baina ez dut uste serio idazteko politikaz eo munduan dagoen goseaz idatzi behar denik.
Beste alde batetik, ez eman zure buruari gehiegizko garrantsiarik, ez pentsa jakintsuagoa izango zarenik edo beste guztiok baino hobea honelako orrialde batean parte hartzeagatik. beste guztiok bezala, gizarteko pieza soil bat zara.
Nahiz eta kazetaria ez izan, besteok ere idazten dakigula (okerrago edo hobeago) frogatu nahi dut guzti honekin.
Nor naizen asmatuko duzulakoan... Besterik gabe...
Badakizu non nagoen.
Hurren arte.
Ikusten dudanez ez zaizu msn-ko orrialde soil bat serio iruditzen eta hemen "serio" idazteko erabakia hartu duzu. Ondo iruditzen zait, baina ez dut uste serio idazteko politikaz edo munduan dagoen goseaz idatzi behar denik.
Beste alde batetik, ez eman zure buruari gehiegizko garrantziarik, ez pentsa jakintsuagoa izango zarenik edo beste guztiok baino hobea honelako orrialde batean parte hartzeagatik. Beste guztiok bezala, gizarteko pieza soil bat zara.
Nahiz eta kazetaria ez izan, besteok ere idazten dakigula (okerrago edo hobeago) frogatu nahi dut guzti honekin.
Nor naizen asmatuko duzulakoan... Besterik gabe...
Badakizu non nagoen.
Hurren arte.
Irakurle soil bat:
Barkamena eskatu nahi nizuke besteak baino jakintsuagoa uste naizen irudia eman baldin badizut, zin dagizut ez zela hori nire asmoa.
Nirean idazten lehena ere bazara eta hori ere eskertu nahi nizuke.+Beste barik, hemen idatziko dudana jarraituko duzulakoan agurtzen naiz.
Harribolasetik, Ugutz
PD: Ez dut asmatu nor zaren baina susmoren bat badukat, egia esateko bost pertsonen artean zalantzan nago, espero dut laugarrena izatea, jajaja
Ea nor zaren zuk zeuk diostazun...
Kio-ko lan nazkagarri hori...
ez, nazkagarria ez, nazkantea
Aupa Ugutz!!
Zelan? Ni atzo hasi nintzen bloggean idazten zu bezala aspertua nengoelako jeje.
Beno,gustatu zait zure blogga asike ya entraré mas veces!! Muxutxus!!!
Posta un commento