venerdì, dicembre 16, 2005

Neskatxa iheslaria

Oraingoan, ez dut nire "abenturetako" bat kontatuko (normalean gauza interesgarriagoak gertatzen zaizkit ehh, ez pentsa hemen idazten dudana dela gertatzen zaidan gauzarik interesgarriena. Batzuk kontaezinak dira, besterik ez, jajaja). Oraingoan, oin denopora idatzi nuen olerki bat jarriko dizuet hemen irakurri dezazuez. Badira...hiru urte edo idatzi nuena, klaserako, normalean ez ditut idazten, ez bainaiz inspiratzen. Nirea gehiago da prosa, nik horrera uste dut behintzat. Bueno ba, luzapen gehiago barik hementxe doa, Neskatxa iheslaria:

Zu,
nire bihotza lapurtu duzuna,
nire bizitza goitik behera nahastu didazuna,
Neskatxa gozoa,
oraindik hor zaude?
Gauaren isila eta iluntasuna argitzen
nire bihotza bezela,
ez berriro niri ihes egin,
ez berriro ni bakarrik utzi
Zure begiak behar ditut eta nire barruan ikusteko.
Nire neskatxa gozoa.
Ikusi zintudan egun berberatik
ilargia eguzki eta eguzkia ilargi.
Gauero ikusten zaitut nik, nire amets gozoetan,
gauero ni nahasten,
Neskatxa.
Baina itzartzean inoiz ez zagoz nire ondoan.


PD: gehiago ere idatziko ditut gustatu baldin bazaizue, bestela... ez irakurri!

1 commento:

Nagore ha detto...

ki pazaaaaa!!!

Eskerrikasko zure alholkuagatik!! praktikan jarri beharko dut..jeje. Asko gustatu zait neska iheslarialen poema hau, ea gehiago jartzen dituzun!!

Beno Bizkaitar, festa batetik nator ta nago pelin fesfasauta. asike lo eitera nua. Gabon, ta ea hemendik aurrera gehiago hitz egiten dugun,pq me as parecido oso jatorra. Muxutxus ta gabon!!

PD: hemen madrilen hiru lagunekin bizi naiz, 2 bilbotar ta beste bat donostiar!!jejeje. MUASSSSS ta eskerrrikasko x tu consejuuuu!!!;););)