U-U-URDURITASUNAK
Atzo, Abenduak 15ean, publizitateko lan bat klase aurrean esposatu behar nuen nire taldekideekin batera. Briefing bat. Izartu eta hiru baleriana hartu nituen lasaitzeko asmotan. Beti bezala, laurden gutxiagotan Matxalenegaz geratuta nengoen baina pixka bat berandu heldu nintzen eta Lameran ginela autobusak gure begien aurrean ihes egin zigun. Ni erdi drogatuta Lameratik. Lehenengo ordura ez joatea pentsata geneukan jada kafetegira joateko esposatu behar genuena prestatzeko. Nire lokalerantz jo genuen. A ze hotza!!!
Bertan egon ondoren autobusa hartu eta eguneroko ordu bat eta hamar-hamabost minutuz egon ginen autobus barruan, gero eta urduriago, balerianak ez eustan inongo efekturik egin. Gainera, unibertsitateko bidea konpontzen, trafiko izugarria eta gu atasku baten sartuta, minutuak aurrera, ni urduriago. Heldu ginen bada eta korri batean gure fakultaterantz egin genuen, denak klasera sartuta jada. Arnasestuka sartu ginen gelan. Guztiak begira, esposaketa erdipurdika prestatuta. Ai ama! Klasean ere beste baleriana bat hartu nuen, lasaitzeko edo, ezinezko gauza. Dardarka nengoen. Heldu zen gure txanda. Inoiz baino urduriago arbel aurrera. Dardarka. Guztiak begira.
Ez nekien zergatik jartzen nintzen hain urduri. Bueno, agian bai, klasean 107 izanda...(guztiak ez zeuden baina berdin da)
Jendea urduri dagoenean mareatu egiten da, edota esan behar duen guztia ahazten zaio, niri ordea ez, niri barregurak ematen dit. Eztarria lehortzen zait. Arin hitzegiten dut (arinegi akaso, horregatik esaten didate ez dudala ondo ahoskatzen...). Eta orduan, ez dakit zer esaten dudan. Gure produktuaren aurkezpena egiten nengoela eskuetan nuen papera lurrikara bat bailego bezala mugitzen zen. Amaitu nuen esposaketa eta lasaiago gelditu nintzen. Oraindik klaseko “podium” gainean nire taldekideek amaitu arte.
Inoiz ez al zaizu gertatu jendaurrean hitzegiten zeundela ez zenekiela nora edo nori begiratu?
Nik horretan abantaila bat dut, miopea naizenez ez dut urrunekoa ikusten, beraz nire publizitateko andereñoa, Katixa Agirre, eta ikaskideak zeuden tokian, masa borroso bat besterik ez nuen ikusten. Hau zortea miopeok duguna! jeje
Hau ez da jendaurrean hitzegiten edo zerbait egiten dudan lehen aldia, ezta gutxiago ere. Nire aurkezlari pausuak ere emanak ditut jada, zer uste duzue ba! Ikastola egunean, gabonetako edo Santa Zezili eguneko jaialdietan, pianoa eta flauta ere jende askoren aurrean jotakoa naiz, eta baita ere antzerkiren bat edo beste bat. Klaseetan ikusten egoten den askoz jende gehiagoren aurrean aritutakoa naiz baina... inoiz ez naiz klase barruan bezain urduri jartzen.
Zer egin dezaket hurrengoan hau gerta ez dakidan??? Balerianak nire organismoan funtzionatzen ez dutela aski frogatu dut. Beste erremediorik? Proposamenak bahi ditut!!! Jajaja
Harribolasen, Ugutz
PD: Harribolasen ez naiz ba inoz urduri jartzen, beharbada harri handi ta biribil batekin joan beharko naiz hurrengoan klasera, zer deritzozue?
PD: “irakurle soil bati”: hau ere luzetxo geratu zait, joango naiz hobetzen denborarekin, izan nigan gupida pixka bat.

2 commenti:
Kaixo Ugutz!!
Hau irakurri ta gero esan dezaket ni zu bezalakoa naizela baino neskan.jeje.Miopea, izugarri urduria, ta flauta ta piano jotzen dakiena.
Balerianak niri ere ez didate inongo efekturik egiten asike azterketa garaian edo arbelera ateratzen nautenean...ai amatxo...
Uste dut ez dugula erremediorik...jeje. Muxutxus.
Aupa, Ugutz.
Anti-dopping kontrola egin beharko dut hurrengo aurkezpenean ala zer?
Ez ba, oso ondo egin zenuten.
Ni ere miopea naiz. Eta eskerrak.
laster arte
Posta un commento