venerdì, dicembre 30, 2005


Urtea amaitzera doa eta beti bezala urteko balantza egin beharko da. Pronostiko guztien aurka aurtengoa ez da izan urte txarra. 2005. urte hau ona izan dela ere esatera ausartuko nintzateke. Momentu txarrak ere egon dira baina honexek ahaztuta hobeago da. Momentu txarretatik eta errakuntzetatik ikastea da onena.
2005. urte hau trantsizio urte bat izan da, toki berriak, ikasketa berriak, jende berria, lagun berriak (zaharrak ere mantenduz)... Gogaikarria batzuetan, dibertigarria eta momentu ahaztezinez beterik besteetan. Bizitza den bezalakoa azken finean.
Aurtengo uda jaien uda bezala ezagutua izango da nire baitan, bai horixe.
Lagun ugari egin ditut, udan, unibertsitatean, monitoritza ikastaroan, jaietan... Institutuan egindako lagunak ere beti izango ditut gogoan, nire ustez inork ez dituela batxilerreko bi urte hauek ahaztu nahi izango.
Azkenean ere koadrilak lortu dugu gure txokoa! Hirugarrenean bai! (horrela esaten da behintzat). Laster lau hilabete egingo ditugu bertan, gure record-a.
Bidaiatxoak eta irteerak ere egin ditut. Lagunekin, familiakoekin, monitoritzako taldekoekin... honek ere gogoratzeko gauzak dira.
Azkenik, laster sartuko garen 2006.urte honi 2005a bezalakoa edo hobeagoa izan daiten eskatu nahi diot. Nire urtea eta baita zuena ere.
Urte berri on! Eta... urtie ondo akaba eta hobeto hasi!!!















1 commento:

Anonimo ha detto...

Zelako argazkidxek iminztazuz ba gizona??? Neure psikopatien arpidxegaz nuena... Eztiez egon argazki hobiauek??? Jeje! Todo es criticar...Q no! ondo politxo dakozu e? Ala, ia laster ikustnbatzuten informativos TELECINO-n.Jajaja!