Akats teknikoak eta bigarren aukerak
Atzo, abenduak 8, durangoko azokara joan ginen hiru lagun eta ni klaserako lana dena grabatzeko asmoz. Goizean iritsi ginen durangora, ez Lemoako geltokian 40 minutu zain egon baino lehen. Trena gainezka zihoan, guztiok azokara. Durangora heldu baino lehen paper fabrikatik igarotzerakoan guztiok, edo ia guztiok, sudurra estali genuen dagoen kiratsa ez usaintzeko. Usainak eta kiratsak alde batera utzita guztiok marabunta bat bezara trenetik urten eta geltokitik irten ginen azokarako bidean.
Azokara heldu eta hainbat jende zegoen papel, pegatina eta zozketako boletoak banatzen eta saltzen. Guzti horiek pasa eta barrura sartzea lortu genuen.
Elkarrizketak eta aurpezpenak grabatu baino lehen ingurutik bueltatxo bat ematea erabaki genuen. jendezko itsasoan barrena murgildu ginen, ahal genuen modura bidea irekiz. Sakonean zegoen EITBren txokora igo ginen. Hasieran lotsati, zu lehenago, ni lehenago... igo ginen bada, eta bertatik, azokako irudi batzuk hartzeari ekin genion. Behetik pasatzen zen jendea guri begira geratzen zen, seguraski hor goian zer arraio egiten genuen beraien burueri galdetzen.
Lotsak alde batera utzita, aurkezpen batzuk ere bertan grabatu genituen. Egun osoan zehar bertara igotzen ginen eta "como Pedro por su casa" ibiltzen ginen.
Prentsa bulegotik ere pasa ginen, kazetaritzako lehen mailako ikasleak ginela esaten eta ea hau eta bestea egin ahal genuen. Bertan goian Gatibuko abeslari den Alex Sardui eta Bizkaia Irratiko kazetari den Udane Goikoetxea elkarrizketatu nituen. A ze lotsa! Hemen ere gure "tomas falsas" edo Matxalenek esaten duen moduan, "momentos falsoak" egin nituen.
Garako zuzendari ohia de Mertxe Aizpuruari ere egin genion elkarrizketa, Aintzinak oraingoan. Horren ondoren, gehien itxaroten genituen elkarrizketak egiteari ekin genion, hain zuzen ere Berriako zuzendari den Martxelo Otamendi eta Arnaldo Otegiri. Ordu laurdenen bat itxaron behar izan genuen bigarren hau elkarrizketatzeko, Martxelok esan zigun bezala, "lotsa galdu" eta Garako Stand barruan sartu ginen Ane eta biok kamararekin bat. Elkarrizketa egitea lortu genuen azkenean. Liburua sinatzeko itxaroten egoan jende guztiaren harritutako aurpegien aurrean gurea lortu genuen. A zen gure poza elkarrizketak amaitu genituenean, uste genuena baino gehiago lortu genuen!
Poz-pozik joan ginen laurok bazkaltzera, Ane, Aintzina, Matxaken eta ni. Bazkal ondoren, grabatutakoa nola geratu zen ikusteari ekin genionean... halako sorpresa hartu genuena. Martxelo eta Arnaldori egindako elkarrizketak ez ziren entzuten!!! Gu zoratu beharrean! Gure kazetari karrerako lehen elkarrizketak, pertsonaia garrantzitsuei egindako elkarrizketak eta audio gabe!!!
Berriro azokara joan ginen bada, eta Martxelok aholkatutako moduan berriro eskatu genion elkarrizketa egiteko. Biei. Pixkat itxaron ondoren, gustora gainera, berriro elkarrizketatu genuen bera. Arnaldo ere berriro liburuak sinatzera sartu baino lehen harrapatu genuen kanpoaldean eta elkarrizketa errepikatzeko mesedea egin zigun, Mertxe Aizpurua ere hor egon zen guri laguntzen Arnaldoren "fan inkondizionalak" baztertzen guk elkarrizketa amaitu arte.
A ze zortea gurea! Gure lehenengo elkarrizketak, bi pertsonai garrantzitsuri, BI ALDIZ!!!
Eguna amaitzeko, euria mara-mara ari zela eta trena galtzeke geundela, Matrakako Onintza Enbeita eta Estitxu Elduaien kazetariei gure azken alkarrizketa egin genien.
Hau amaitu eta gero korrika, txaparradarekin, trena hartu genuen. Ordian ere trena gainezka, guztiok mela mela eginda, hotzak hilik baina gu laurok belarri batetik bestera arteko irribarrearekin.
Ugutz, Harribolasetik
Pixka bat luze gelditu zait, i'm zorry.
4 commenti:
Hemen nauzu berriz ere. Egia esan arrazoia ematen dizut kontatu duzuna luze gelditu zaizula esatean. Kazetari on bat izateko, zehatza izatea ere baldintza bat dela uste dut nik,hau da, gauzei ez zaizkiela horrenbeste buelta eman behar.
Beste alde batetik esan beharra daukat anonimotzat jokatuko dudala hain serioa den blog honetan. Nik behintzat ez dizut nor naizen esango, eta espero dut idazten dudanarekin edo idazteko modu honekin ez dudala neure burua salatuko.
Azkenik, ez dut uste buruan daukazun bost pertsona horien artean nagoenik, eta gutxiago laugarren hori naizenik.
Besterik gabe, agurtzen naiz.
Berriz ere, irakurle soil bat.
Kritikatzea oso erraza da, are gehiago norbere burua anonimatoan ezkutatuz gero. Misterio hori dezifratzera gonbidatzen zaitut, sinestezina egiten zaizun arren, zure benetako identitateak gehiegi axola ez digun datua bada ere. Inor ez da perfektua, baina zuk zeure burua horrela ikusten duzula dirudi, apaltasunaz harro hitz egiten duzularik, beraz zure blog-aren helbidea eman diezaguzun eskatzen dizut. Atsegin handia izango baita irakurle “soil” baten gorabeherak jarraitzea.
X: Zuk zeuk esan duzunez, anonimatotik kritikatzea oso erraza da, zuk zeuk probatu nahi izan duzu antza denez. Beste alde batetik, esan nahi dizut nire kritikak "konstruktiboak" direla,nik hori adierazi nahi nuen behintzat. Nire burua perfektutzat ez dudala ikusten(ezta gutxiago ere) eta ez dudala horrela jokatzen ere esan beharra daukat. Azkenik, esan nahiko nizuke nire burua anonimatoan gordetzea ez dela inorengan intriga sortzeko izan, eta gutxiago zugan, ez bait dakit nor zaren.
Besterik gabe.
Ni neu.
Irakurle soil bat:
eskertzen ditut zure kritikak, kritikak baino aholkuak direla pentsatzea gehiago gustatzen zait.
Joango naiz hobetzen gutxi-gutxika, inor ez da jakinda jaioten eta.
Orain ez nago bost pertsonen artean zalantzan, eta ez, ez zinan laugarrena, baina... orain bakarra dut buruan eta... bigarrena zarelakoan nago. Ez pentsa zarena zarelako nire 5 kandidatuen artean ez zaudela. Asteartean nire dudak argitzera lagundu zenidan, hori urte dut behintzat.
Posta un commento