sexismoa publizitatean (gizonezkoak ere kaltetuak gara)
Aurrerago, AXE desodoranteari buruz mintzatu nintzen. Hainbat kexa eta kritika jaso zituen marka horren iragarkiak sexista soiltzat jotzen duten pertsona batzuen aldetik.
Hemen jarriko ditut gizonezkoaren duintasuna zapaltzen duten iragarki batzuen adibide batzuk, eta ez dira bakarrak.
Hurrengoan gizonezkoak animaliatzat jartzen dituzte, zer eta emakumeen arropa iragartzeko.
Hemen gizonezkoa objektu sexual hutsa da.
Eta hurrengo honetan tratu txarrak jasotzen ditu.
Oper Corsak ere emakumeak gizona jotzen zuen iragarki bat atera zuen, eta siemens elektrodomestikoen iragarkietako baten emakume batzuk mutil bat hutsik dagoen igerileku batera botatzen dute.General opticaren beste baten ere emakume oldarkor bat eta agotatuta dagoen mutil bat agertzen da, slogana: usar y tirar.
Kasu askotan ofentsa sexista hutsa izatetik biolentoa izatera igarotzen da, emakumearen kasuan inoiz gainditzen ez den lerroa, eta horrez gain, Publizitatearen lege orokorra bere bigarren tituluan urratzen duena. Emakumearen eskubideak urratzen dituzten iragarkiak berehala uzten da emititzeari, gizonezkoarenak urratzen dituztenak ordea ez, zergatik???
11 commenti:
Zure burua defendatzeko beharra sentitu duzula dirudi... Batak ez du bestea justifikatzen, inork ez du hori esan. Eta aurreko aldian emakumeen tratu sexista salatu genuenon artean nagoenez, orokorrean tratu sexista salatzen nuela errepikatzen dut, dela emakumeena, dela gizonezkoena, nahiz "muntaia aldetik izugarrizko superprodukzioa izan, edo musika banda paregabea". Eta exajeratu gabe, aurrekoan esan nuen moduan, gauzak estremo ridikuluetara eraman gabe.
Zuk, aldiz, begira zein tonu ezberdinean idatzi zenuen aurreko testua (aurreko anuntzioari buruzkoa) eta oraingo hau...
A ze txapa kañeroa sartu dudan...
"Iragarki sexistak" dionarekin bat nator. Kontua ez da emakume eta gizonezkoak tratamendu sexistarekin erabiltzen dituen propaganden arteko konparaketa egitea.
Arazoa publizitate mota honen eraginkortasunean dagoela esango nuke, erakunde askoren aldeko salaketak eta jendearen errefusapena jasan arren, zergatik saltzen du hainbeste sexismoak? Horrela ez balitz aspaldi desagertuko baitzen diruak dena aldarazteko indarra duen gizarte honetan.
Egia esan propaganda sexistek, erakarri egiten dute. Ugutz ni ere goiko anonimoarekin nago, blog sarrera berri hau idazterakoan ez duzu mood bera izan.
Ez al da musika munduan gauza bera gertatzen? Zergatik saltzen du horrenbeste Backstreet Boys taldeak?
Gizona naiz eta harro nago!
Egia esan niri berdin zait publizitateak nola jartzen duen emakumea ala gizona, bere betebeharra bentak igotzea baita, eroslea konbentzitzea, eta hori lortzeko arma ugari daude.
Publizitatea joko baten moduan hartzen dut nik, dibertigarria iruditzen zait, absurdoa batzutan eta emotiboa besteetan.
Orokorrean, iragarkiak daudenean, katez aldatzen dut.
Produktu bat gustaten bazait hori erosiko dut. Produktua bera erosiko dut, nik nahi dudalako eta ez besteak baino iragarki politagoa edo erakargarriagoa duelako, nahiz eta subkontzientean marka batzuk, produktu batzuk, besteak baino presentzia gehiago eduki.
emakumea naiz eta ni ere harro nago!!
Ugutz, zure azken komentarioko lehen parrafoa Maquiavelok idatzia dirudi, badakizu, "el fin justifica los medios"... Ni ez nator bat horrekin.
Honen harian, ez zait iruditzen ere publizitatea "joko" bat denik, inolaz ere. Ondorioei erreparatu besterik ez dago ohartzeko gauza dezente garrantzitsuagoa eta arriskutsuagoa dela.
Ta azkenik, ez duzu benetan sinistuko azken parrafoan jarri duzuna? Publizitateak ez gaitu determinatzen, baina desde luego diozuna bainio dezente eragin handiagoa du zugan, fijo.
Nola esan dezakezu publizitateak nigan uste dudana baino eragin gehiago duela ezagutu ere ez banauzu egiten...
Eta "el fin justifica los medios" hori... nik ez dut halakorik esan eta beri ere ezin da orokortu, zeren eta batzuetan "el fin si que justifica los medios".
Aurreko mezuan aipatu zenuen tonuarena ere, AXErena eta oraingo testuan gauza ezberdinei buruz idazten dut. Testu honetan iragarki mota honek "min" egin izango balit bezela idatzi dut ( nahiz eta urrunetik ere ez molestatu, bost axola baitit), horrela nahi nuen erreakzioa sortuz.
Eta hirugarren aldiz esango dut (parezco un disco rayado) tresna soila dela publizitatea, gizakiok egiten dugu bere erabilpen ona edo txarra. Ta iragarki bat ez bazaizu(e)gustatzen, konsumitzaieen, emakumeen, gizonezkoen...asoziazio pila daude eta bertan denuntziatzeaz gain ez erosi produktu hori.
...ta beste zeozer ere esateko nuen baina nahiago dut niretzako gorde.
Ala, soltatu dut solta beharrekoa ta orain bazkaltzera noa hoztuko da bestela eta!
Baina ez haserretu!!!
Hola janariak ez dizu on egingo!
Aupa Ugutz!
Gizonok ere, geure eskubideon alde!
Feminismoa ez da bidea. Gora bardintasuna. Sexismorik ez!!
A tope Ugutz! Zurekin nator!!
Feminismoa baino, kasu askotan, hembrismoaren kasuak ematen dira publizitatean, matxismoaren kontrakoa hain zuzen ere...
Gora maskulinismoa!
Posta un commento