mercoledì, maggio 31, 2006

Gure Markos irakasleari egindako elkarrizketa



Markos Zapiain / 1963an jaio zen Irunen, bertan igaro zuen haurtzaro eta gaztaroa / Donostian ikasi zuen eta egun Bermeo bizi da / Doktore da Filosofian eta Lizentziatua Filologian

U.F.: Egunon Markos, eta eskerrik asko elkarrizketa hau egiteko denbora pixka bat ateratzearren.
M. Zapiain: Ez horregatik, Ugutz Falzes.

Asteazkenean, EiTBko Kalaka saioan, Filosofo kontenplatibo moduan aurkeztu zenuen zure burua, horrela esan zuen Xabier Euzkitzek behintzat, zertan datza hori?
M. Zapiain:
Normalean, gizarte gaiei buruzko eztabaidetan jarrerak nahiko kontrajarriak izaten dira. Borrokak, maiz, bai familiagatik, bai adiskideengatik, barrikadaren alde batean kokatzera behartzen gaitu. Orduan, kontenplalaritzara igotzeko ahalegin bat egin behar da, hau da, ahalik eta gehien urruntzea borroka zelaitik. Gatazka nolabaiteko distantzia batetik ikustea heltzera izango litzateke kontenplalaria izatea.

Eta zer iruditu zitzaizun telebistan agertzearen esperientzia?
Jendea oso atsegina izan zen, eta giroa ere holakoa izan zen. Juan Kruz Lakasta ezagutzeko zoriona izan nuen, baita Iñaki Antiguedad hidrologoa, Ines Insausti... Ines Insausti, ikaragarria, bueno! Kazetari moduan heroi bezala ditudanak ezagutu nituen eta alde horretatik oso atsegina izan zen esperientzia. Baina, formatua aldiz, oso arin doa, telebista da, noski, audientzien bila doa eta arintasuna ezinbesteko tresna bilakatzen da. Eta, niri behintzat, iruditu zitzaidan hainbat eta hainbat kontu gelditu zitzaizkidala esan ezinik. Eta orain, "mendekua" hartzen ari naiz blogean, hau da, putzuan gelditu zitzaizkidan txapak, blogean sartzen ditut orain, horretarako balio dute harribolasetik eta...

Telebistaz, azkenaldian hedabideen kalitatea eta sinesgarritasuna nabari jaitsi dela diotenak daude, hala ere hedabide indartsua izaten jarraitzen du, masak mugitzeko gai da. Egungo telebista saioetan aurkitu daiteke eredu Freudianorik?
Bueno... eredu freudianoak, hau da, psikoanalisiak kutsatu duen gizartea, orohar, hizkera eta abar gaur egun oso zabalduta dago. Inkontzientea, depresioa, ni-a, superni-a, errepresioa esan dut? Errepresioa... Hainbat eta hainbat kontzeptu psikoanalitiko pasatu dira telebistan emititzen diren telesailetara eta abar, eta askotan ikusten da, hilketa serietan adibidez, badutela oinarri psikoanalitiko bat, pertsonaien zioak aztertzeko orduan eta abar.
Gizarte osoa kutsatu duen neurrian, telebistara ere pasatu dira ikuspuntu freudianoak, zinera garai batean pasatu ziren bezala Hitchcock-en eta Dalí-ren kolaborazioarekin "Recuerda" filmean.

Aurten, Freud jaio zenaren 150.urteurrena ospatzen da eta egun bizi garen gizartea kontutan izanda, orain biziko balitz edo berpiztuko balitz zer prentsatuko luke gizarteaz, ze erreflekzio egingo luke?
Ba, nik uste dut ez lukeela horrenbeste azpimarratuko, adibidez, Ediporen unibertsaltasun. Zeren eta gaur egun, mendebaldean bakarrik dagoen familia bati dagokio ediporen Konplexua izatea. esaterako, ijitoen edota India edo beste kultultura batzuetako nortasun interpertsonalagoak edo klanikoagoak ohikoagoak dira eta horrela ez du horrenbesteko garrantzirik. Agian, uste dut nik, errazago izango luke freudek konturatzea gure edipo izatekotan, hemen (mendebaldean) gertatzen den zerbait dela eta ezin dela zabaldu mundu osora egia moduan.

“Iritsiko da filosoforen bat boterera egunen
batean”



Freuden ustez bizialdi osoan barrena, haurtzaroko jarrerak eta sentimenduak errepikatu baino ez ditugu egiten, gaur egun sozialki onartzen den ikuspuntua da hau?
Mendebaldean nik uste dut baietz ez? Ez dakit, neurri batean, psikoanalisiaren roiloan sartuta dagoen jendeak. Baina ez nuke jakingo esaten, horrela ea orohar ikuspuntu hori jende guztiak onartzen duen, hau da, haurtzaroko lehenengo urtea ea jende guztiak errepikatzen duen bizitza osoan zehar, Zuri zer iruditzen zaizu? Bai? Sentimenduak, oinarrizko sentimenduak, behar bada, bai beharbada ez; ez dakit.

Psikoanalisia da Freudek psikiatriari egin dion ekarpenik nagusienetakoa, bestalde, Frantzian berriki egundoko zalaparta eragin duen txosten ofizial baten arabera eragingarriagoak dira psikologia kognitiboa eta humanista. Zer deritzozu?
Horrela da, txosten ofizial batek esan du. Psikoanalistek, seguraski, txosten hori manipulatua dagoela esango dute zeren eta kontua da, Frantzian laguntza psikologikoa seguritate sozialean sartuta dagoela, uste dut. Orduan, hemen ez bezala, psikoanalisiak diru pila jasotzen du estatutik, eta noski, horren bila dabiltza besteak ere; kognitibistak, humanistak eta horiek. Eta orduan, psikoanalisiak ezertarako balio ez duela esaten dute. Denbora larregi pasatzen du jendea sendatzen, edo bestela, ez du inolakorik sendatzen. Horregatik ikaragarrizko saltsa dago han hori dela eta. Orain, psikoanalisiaren etsaiek, “Psikoanalisiaren Liburu Beltza” atera dute, non Freuden nortasunaren eta bizitzaren alde ilunak erakusten dituen. Porrot moduan erakusten du psikoanalisia.
Psikoanalisten aldetik ere kontraofentsiba bat egon da benetako sendakuntza sakonena dela esanez. Baina azken finean, , freudio-marxismoa egon zen garai batean eta azkenean ematen du ekonomia oso bultzatzaile nagusia izan dela antzera honetan. Argi dagoena, korronte ezberdinak altxor publikoaren atzetik dabiltzala da.

“Ikasleek gogokoen dituzten filosofoak: Freud,
Diogenes... Ganberroenak”



Platonek agintariak filosofoak izan behar zirela zioen, zer deritzozu baieztapen / proposamen honi?
Behintzat filosofia karrera ikasi duten politikoak gero eta gehiago dira, adibidez, Arnaldo Otegi, Mayorga Ramirez, Javier Madrazo... eta ez dira txarrenak, ez dira traketsenak politikari moduan, bueno iritsiko da batenbat noizbait agintera, ez dakit, ea.

2002.urtean "Errua eta maitasuna" iruzkinen bilduma lana, 2003an "Zenbait terrorista" entseiua, bi lanekin oso kritika onak jaso dituzu [Ah, bai?], aurten argitaratu duzu "Denbora eta egia: kojevèren gogoeta", nolako kritikak iritsi dira zure belarrietara?
Bueno, hori doktore tesia da eta ez da liburu dendetara zabaldu, 80 ale atera genituen baina batez ere interesatuen artean banatzeko ze oso gai filosofiko teknikoa da. Baina datorren urtean, 2007an, aterako da tesia baina pedagogikoago, errezago jakinkizuna bilduman, agian beste izenburu batekin, pixka bat narratiboago eta irakurterrazago.

Zein lanekin zaude gusturago?
Pertsonalena, beharbada, “Errua eta maitasuna” da.

Beste ezertan lanean hasi zara edo hasteko asmoa duzu?
Aurten,... ez dakit aurten aterako den baina alde batetik argitaletxe baten badago “Txillardegi eta Tximinoa”. Txillardegik, bere nobeletan, tximinoek eta animaliek orokorrean duten zereginei buruzko azterketa bat da. Hori alde batetik, eta bestetik, “ETAkideen ametsak” (Elkar) aterako da beharbada, ez dakit bukatuko dudan. Euskal eleberrietan ETAkide protagonistek egiten dituzten ametsen azterketa bat da. Hau 2006an, aurten eta datorren urtean, 2007an, lehen esan dizudan Kojevè-ren pentsamenduaren azalpen erraz bat, sintesi pedagogiko bat.

Zein da zure ikasleek gogokoen duten filosofoa, edo zein ikasten dute gogo gehiagorekin?
Freud. Diogenes ere, bueno,... "ganberroenak". Nik uste dut adin horretako jendeari gehien interesatzen zaizkien gaiak jorratzen dituztelako, hau da, ametsak, sexua, errebeldia, matxinada gizarte arautuaren aurka... Hauek dira gogo gehiagorekin ikasten dutenak. Ikasle bati esaten badiozu zer duen nahiago; Freuden gaian esaterako, kanibalismoa, sexualitatea, masturbazioa eta ametsa, edo Kant? (arrazoimen hutsaren kategoria, kontzeptu hutsak, espazioa eta denbora...baina modu abstraktuan) ikasleak ez du inolako zalantzarik, 16-17 urterekin...
“Blogekin ahozko literaturak zituen ezaugarri batzuk
berreskuratzen dira”
Filosofia eta literaturaren inguruan hitzaldi dexente emandakoa zara, inoiz planteatu duzu institutuko lana utzi, nerabeei irakasteari uko egin eta unibertsitatean aritzeari?
Inoiz bai, baina alde batetik, ordutegiak politak dira baina beste alde batetik, gustatzen zait institutuan dagoen ugaritasuna, zeren eta institutuan gero ikasleek kazetaritza, batzuek filosofia (gutxik), ekonomia,... ikasiko dute, hori polita da baina klase batean zuk bezala filosofia aukeratu duen pertsona bat izatea, agian arazo psikoanalitiko bat izango da, baina niri mesfidantza ematen dik nik bezela filosofia aukeratu duen jendeak. Eta horregatik esaten dut nahiago dudala ugaritasuna. Baina unibertsitateak baditu abantailak.
Dena dela, doktore tesiak zuzentzea zelako txapa... Institutuko azterketak ere, baina jada "trankiloa" hartuta eta egia esan alperkeria, mugitzea, ordezkapenak, hara eta hona ibiltzea... Bizimodu lasai bat nahiago dut.

Azkenaldian, internetaren hedapena dela eta batzuen aburuz bloga literatura egiteko modu berria bilakatu da, zu ere blogaria zarenezkero, zer duzu horren gainean esateko?
Agian bai, ez dakit literatura deitu ala ez, beharbada bai. Baina argi dagoena zera da, batzuk egiten duten idazteko modu berri bat badagoela, Patxitraperok adibidez. Idazkera berria da, horralakorik ez zegoen ez kazetaritzan, ez nobeletan. Gainera muldimediek eskaintzen duten aukerak berriak dira, esaterako, bideoak, abestiak, argazkiak,...sartzea.
Horrez gain, idazkera ere ezberdina da, zeren eta , esaterako, sintaxia sinpleago egiteko joera dago, paragrafoen arteko bereizketa oso nabarmena... ezaugarri berri batzuk daude; argitasuna, kontundentzia eta sinpletasuna. Txapak ez; jendeak prisa balu bezala. Orduan, zentzu horretan, ahozko literaturak zituen ezaugarri batzuk berreskuratu ditu, inprentarekin eta, galdu ziren ezaugarriak. sintaktika, gramatika sinpleagoa, arintasuna...


5 commenti:

Anonimo ha detto...

QUE ES FILOSOFIA DICES MIENTRAS...MIERDA, BECQUERREN "QUE ES POESIA" POEMIAZ KONFUNDIDU NAZ.

OSO ELKARRIZKETA POLITXA UGUTZ. AMEN DANOK GARA USTEZKO FILOSOFO BAINA BATZUK "NO SE COMEN LA CABEZA", SUERTIA EURAK..ZE DESDE LUEGO NIK ASAKO GALDERA EXISTENCIAL DAUKARAZ...

AI FREUD FREUD, SUEÑOS, SUBCONSCIENTE, EL YO...NITZAKO FREUD EZ ZALA KONSCIENTE...INCOSCIENTIA TOPA BANIK, GERO IXANZAN KONSCIENTE...BUFFA QUE LIO,JEJE.

OSO POLITXA DA FILOSOFIXA PENTSATEN DAKIXENENTZAKO. NIRE LEMIA MÁS PLATON Y MENOS PROZAC DA (LIBURU BAT DAO HONEAZ TITULUAZ DA ORTIK BEREGANATUOT ESALDU HAU), BAINA TAMALEZ PLATON ALBUAN EZ DA PASTILLAK LAGUNTZENABE.

GORANTZIZ

Anonimo ha detto...

ugutz, elkarrizketa e-mailez bidaltzen badidazu, word formatuan, nota igotzen lagunduko dizuten zuzenketa batzuk egingo dizkizut, ezin baitiot oraingoz zure irakasle izateari utzi

Ugutz Falzes ha detto...

Uiii, entregatu dut jada elkarrizketa, akats asko daude ala?

Dena dela hemen zure e-maila uzten badidazu bidaliko dizut.

Anonimo ha detto...

Elkarrizketa polita, zorionak.

Anonimo ha detto...

Nice idea with this site its better than most of the rubbish I come across.
»