mercoledì, aprile 12, 2006

Transamerica

TRANSAMERICA
Bree emakume transexual bat da. Stanely moduan jaio zen, genetikoki, biologikoki gizonezko. Emakume bihurtzeko azken pausua emateko Kaliforniara joan behar da baina orduan pentsaezina egiten zitzaion zerbait gertatzen zaio. 17 urteko seme bat duela ohartzen da; unibertsitatean, oraindik Stanely zenean lesbiana batekin izandako gau ero baten fruitu den Toby.
Bree New York-era joan behar da bere semea askatzera hango poliziak atxilotuta baitu kokainarekin ibiltzeagatik. Toby-k gaztaro zaila izan du eta horren ondorioz bere burua prostituitzen eta droga munduan sartuta amaitu du.
Filme honetan, beste filme askotan bezala AEB-k punta batetik bestera zeharkatzen dute protagonistan auto deskapotable batean. Bidai horretan, Bree-k eta Toby-k hainbat gauza deskubrituko dituzte. Elkar ezagutuko dira eta bidai honek biei bizitza aldatuko die.
Transamerica barregarria, sentibera eta EEBBetako filme bat izateko nahiko modernoa dela esatea besterik ez dago.
Duncan Tucker-en lehen luzea den filme honetan Felicity Huffman (Mujeres Desesperadas) eta Kevin Zegers (Air Bud) gazteak izugarrizko interpretazio lana egiten dute, eta pertsonalki aurrerago esan nuen moduan Oscarra Felicity-k irabazi beharko zuen.Beste barik, filme hau ikustea gomendatzen dizuet.

5 commenti:

markel ha detto...

Ikusteke dut luzemetraia hau. Reese Witherspoon-ek oso ondo egin zuen Walk the Line-en, Phoenix-ek hobeto baina. Erranen dizut Huffman-ena.

xabi ha detto...

ez det ikusi pelikula, baina ikusteko gogorik badet behintzat. bestalde, sinopsiagatik, road-movie bat dela kontuan harte gabe, ez diozue gidoi almodovariano kutsua hartzen? jajajaj

Ugutz Falzes ha detto...

Jajaja, ba igual pixka bat bai, Almodovariano puntu bat izan dezake. Baina hori bai, "road-movie"-a izateak izugarrizko amerikar filme kutsua ematen dio.

Walk the line oraindik ikusteko dut, ea egun honetako batetan ikusten dudan...

Anonimo ha detto...

Interesantien antza dako, baie Ugutz, zugaz enai fidxeten, cada vz q eliges pelicula...Jajaja! Ia noiz hasten garan "temporada d cine"-gaz, eurton ezkuez horrenbeste eta, Ortuzarreri abisebikotzat.

Ugutz Falzes ha detto...

Ea aste honetan zer dagoen Bermeoko zineman eta CCC bat egiten dugun, jajaja, badakizu, 902 20 21 22!!!