mercoledì, aprile 12, 2006

Chocolaterie



Atzo Bilbora joan nintzen lagun batekin Soziologiako lanerako irudi batzuk grabatzeko asmotan. Elkano kaletik, Gran Via-tik, Ertzilatik... Bilboko alde zaharrera heldu arte. Ezer gutxi grabatu genuen, egia esateko ezer ez. Dendarik denda ibili ginen, ikusten, eta baita erosten ere.
Bidebarrieta kaleko denda baten barruan geunden, dendatik irten eta aurrez aurre ireki berri duten dendari ume bat globo bati bezala begira jarri nintzen. Begiak ireki-irekita. Aurrean zer eta Chocolaterie bat. Mmmmhh. Izena Alma de cacao. Zein izen originala, polita eta gozoa.

Erakusleihoari itsatsita geratu nintzen. Txokolateari begira. Denda txikia zen, polita, minimalista... Mmmmmhh.!!! Txokolatea!!!

Chocolat filmeko irudia etorri zitzaidan segituan burura eta desioz urtu nintzen. Erakusleihoaren aurrean. Bidebarrieta kalean. Juliette Binoche txokolatea prestatzen, herritar guztiak konkistatzen gutxi-gutxika txokolateaz.

Barkatu idazten ez jarraitzea baina urtzen ari naiz, txokolatea jatera noa!

Alma de Cacao


5 commenti:

Nagore ha detto...

mmmm txokolatea..nire ere debilitatea berarekin daukadana!!
Ni izugarri pozik jarriko nintzateke charlie y la fabrika de chocolate-zko pertsonaia izaten..mmmm zenbat txokolate nire inguruan izango nuena!!jeje

Aste santu ona pasa potxolo!!

Txokolatezko muxutxuaa

Ane Araluzea ha detto...

Txokolatea... Kakaotik ateratakoa... Zapore bat edo asko, purutasunaren arabera. Gustu guztiak asetzeko modukoa. Baina beti izan dira arrarotxo samarrak txokolatea drastikoki gustoko ez dutenak, ez??
Ni neu ere urtuko nintzateke...

markel ha detto...

Asko gustatzen zaizkit denda horretako txokolateak, Chocofashionak hain zuzen.

Fijatu zara bertako langileek modelo itxura dutela? Denak polito baten.

Ugutz Falzes ha detto...

Langileetan neskak zirela bakarrik fijatu naiz, ez diot inorri modelo antzik hartu, beharbada txokolatelak nire begirada okupatuta zuelako, jeje.

Probatu duzue valor txokolatea almendrekin??? mmmmmhh, iragarkian doen moduan, PLACER ADULTO

Nagore zuk ere ondo pasatu Aste Santuan!! (berdin beste guztioi ere)

PS: Norbait oporretara bai?

Anonimo ha detto...

txokolatea adiktiboa dela frogatuta det. Opr haetan gaizki pasa det Belgikako eskaparateak begiratzen, badirudi ez dagoela kale bat bera ere holako dendarenbat eukitzeaz libratzen denik...mmmmm... Bruselaseko ume pixontzi horren pareko eskaparateko txokolatezko iturriarekin nago ametsetan.
Gainera orain atera omen da azukre gabeko bat ezta? baña hori txokolatea al da? behatzak gurutzatu...