Hitzek esango balute
Hitzek sekretuak ezkutatzen badituzte
Zu barik ezin naizela bizi esaten dizut
Maite zaitudala ezkutatuz.
Hitzek sekretuak ezkutatzen badituzte
Nirekin egoteko esaten dizut
Zu barik bakarrik sentitzen naizela ezkutatuz.
Hitzek sekretuak ezkutatzen badituzte
Nire sekretu txiki bat kontatuko dizut
Atzean isilena esaten dizudala ezkutatuz.
Hitzek sekretuak ezkutatzen badituzte
Isilik geratuko gara
Isiltasunak sekretu guztiak hautsiko ditu eta.
Begietara begiratuko dizut
Eta hitzak, sekretuak isildu egingo dira.
4 commenti:
Hitzen atzean beti ezkuta daitezke gezurrak edo erdi egiak. Benetazko egia bilatu nahi duenak begien atzera jo behar.
Begiak dira arimaren espilu, hori esaten dute behintzat. Batzuetan hori besteetan baino gehiago ematen da.
Gezurra esaten duen norbaiti nik segituan antzematen diot begietan. Zuk?
Pertsona bat ezagutzen duzunean, begirada da mezularirik fidagarriena.
ez zitaidan inoiz holakoik bururatu, baña halaxe da. Egia esan, beti esaten da begirada batek 1000 hitz baño gehio balio duela. baliteke gañera nahiz eta pertsona bat ondo ez ezagutu zer pentsatzen duen, bere begirada edo keinuetan arreta jartzen badugu...laztan batek ere asko esan nahi duen bezalaxe...
Posta un commento