venerdì, aprile 21, 2006

Gaviota


Gaur, betiko moduan balkoira atera naiz. Aurrean futbol zelaia, ondoren etxe batzuk eta pixka bat atzerago itsasoa. Hodeiertza baino hurreago aurkitzen da itsasoaren urdintasuna hausten duen plataforma. Gaur ordea zerua itsasora jaitsi da eta zaila da ikustea. Nabarmentzen da, ordea, burdinezko estruktura bat itsasoaren erdian, behe-lainoaren barrena. Bertara begira jarri naiz gaur ere.

Zenbat aldiz imajinatu dut bertako bizitza, itsasoaren erdian hiri bat, beste mundu bat...
Isabel Coixet en “La vida secreta de la palabras” filmea gogora ekarri dit panoramak. (filme paregabea, ikusi baldin ez baduzue ahalik eta arinen gozatzea aholkatzen dizuet)
Kontua da, nire etxe aurrean beti egon den plataforma eta filmean agertzen denari antz pixka bat hartu dietela. Ta hara non irakurri dudan hau:

2. Enhorabuena por su película, fuimos a verla ayer y nos hizo reflexionar sobre
el lenguaje y la memoria. ¿Dónde está esa plataforma? Observamos que su nombre
coincide con el apellido de la persona a la que la película está dedicada.
Explíquenos el título. Muchas gracias y siga haciéndonos sonreír y llorar sin
movernos de la butaca. Bernabé.
La plataforma se llamaba en realidad Gaviota
y yo lo cambié a Genefke porque ella es la mujer a la que está dedicada la
película, la fundadora del IRCT que es una asociación que se encarga de luchar
contra la tortura en todo el mundo y ayudar a las víctimas de la tortura. La
plataforma en realidad son 3 lugares: una en Belfast, otros planos rodados en
Bilbao y una parte del interior en Navalcarnero. En las películas casi todo es
mentira.



Bilbao ez! Esan diot nire buruari, nire etxe aurreko plataforma da Gaviota, Bermeokoa! Filme paregabe hori nire etxetik 5 milatara errodatu zen ta ni orainarte ohartu gabe...
Zuentzako, nire etxetik ikusi daitekeen bista paregabeetako bat (inbidiaz hil zitezte, ;-) broma da):

4 commenti:

Ugutz Falzes ha detto...

Hori argazkilari ona ez naizelako da. Ez daukat idearik ere ez noiz errodatu zen, pasa den 2005an suposatzen dut baina nire ustetan Bermeon errodatutako eszenak gutxi agertzen dira filmean.
Oporretan Bermeora bazatozen abisatu ta zure gida turistikoa izango naiz, horretan esperientzia dut eta, jeje.

markel ha detto...

Beharbada plataforma, Gaviota zen, bermeokoa, baina ez zuten bertan errodatu... xD

Lucy in sky ha detto...

Non fimatu zuten nori importa zaio ?
Beno eztakit agian .
Filma asko gustatu zitzaidan , duela gutxi ikusi nuen eta eztakit , benetan gogoratzen dituzun horietakoa dela uste dut .
hitzik gabeko eszenaz betea dago .
zeinuz josia. Sutil .

Ugutz Falzes ha detto...

Non filmatu zen inporta inporta...ez, baina nire etxe aurrean filmatu zela kasualitatez jakiteak ilusioa egin zidan.

Hitzik gabeko eszenaz beterik dagoen beste film bat Lost in Translation da, ezagutzen dudan jende askori ez zaio gustatu baina niri liluratuta utzi ninduen Sofia Coppolak bere lanarekin.