venerdì, marzo 31, 2006

ASS KICKERS trailerra

ASS KICKERS-en lehenengo trailerra duzue hemen. Ez da beste munduko ezer baina grabatu ditugun irudi gutxirekin ezin daiteke ezer dexenteagorik egin.
Arazo ugari ditugu laburmetrai hau burutzeko, ordutegiak, garraioak, iluminazioa, audioa, aktoreren bat, udaltzaingoak, euria, portuko "seguratak", disponibilitatea... HAU BURUKO MINA!!! James Cameron-ek edo Hollywood eko beste edozein direktoreren medioak izango bagenitu Titanic, El señor de los anillos edo Misión Imposible kaka batzuk lirateke efektuekaz konparatuta. Istorioak milaka hobeak daude, hori bai, baina oraingoan zerbait txorra egin nahi genuen. Barregarria. Zoroa.
Amaituko al dugu egunen baten???
Nik uste 87ko generazioa gafatuta dagoela eta laburmetrai hau are gehiago!!!
Beste barik, hemen duzue primizian eta esklusiban ASS KICKERS-en trailerra.



mercoledì, marzo 29, 2006

AXE

Beti izan dira AXEren iragarkiak nahiko polemikoak, matxistatzat jotzen dituzte. Baten baino gehiagotan emititzeari utzi behar izan diote asoziazio ezberdinen kexa eta denuntziengatik. Nik ordea, ez deritzot iragarki honek matxistak direnik. Iragarkiak soilik dira eta onartu beharra dago publizista honeek hileroko soldata ondo irabazia dutela.

Ziur naiz hau irakurtzen egongo diren askori, nik esaten dudana esaten dudala ere, AXEren spotak matxista hutsak irudituko zaiela. Baina alde hori alde batera utzita mires ezazue ondo egindako hurrengo spota eta kontutan izan:

Publizitatea tresna bat da, gaizki ala ongi erabili daitekeena.

Ez bota errua publizitateari!

Hau da Axeren iragarkietatik gehien gustatzen zaidanetariko bat, beharbada zati haundi batean abestiagarik, Reactor en "Feeling the love".

Sahara


Ia bi urte igaro dira jadanik baina beti izango zaitut gogoan, pribilegio haundia izan zen zure barrenean eguzkia ateratzen ikustea.
Goizean goiz izartu eta 4x4 horretan ipurdian eta buruan minak jaso izateak bere saria izan zuen.


Saharan egunsentia

martedì, marzo 28, 2006

Lehenengo mezua (II)

... kaosazaranirebihotzean@hotmail.com

Ze inozoa, nola jarriko zuen bere benetako helbide elektronikoa, oso erraza da kontu berri bat sortzea, errazegia honelako kasu batean bere identitatea ezagutzera eman nahi ez duenean. Baina zergatik nahi du bere burua anonimotasunean gorde?

Ingurura begira jarri nintzen tontotasunetik irten gabe.

E-mailari erantzuna ematea erabaki nuen. Nora bidali banuen behintzat, idatzizko mezuetan ez bezala – anonimoak direnean- nora edo nori erantzun duzu kasu honetan, teknologia berrien abantailak...

“ Ez dakit nor zaren. Ez dakit ezagutzen zaitudan. Ez dakit niri adarra joten dabilen norbait zaren ala nitaz maiteminduta zauden. Ez dakit zuretzako hau jolas hutsa den.

Zure zain egon nintzen campuseko Bizitzaren Basoan eta ez zinen agertu, ez nuen zure bigarren mezua aurkitu eta bakarrik bueltatu nintzen, zu ikusi gabe, ezagutu gabe. Zu gabe, inor gabe.

Oraingoan zurekin geratu nahi dut. Zu agertzea nahi dut eta ez dut zure tokian beste mezu bat aurkitu nahi.

Zure erantzunaren zain,

Badakizu nor naizen.”

domenica, marzo 26, 2006
























Aterki bat zabaldu eta mundutik ihes egin

Igerasoro

mercoledì, marzo 22, 2006

The Mirror against me

- NOBODY KNOWS YOU AS I DO.

- You’re just a looking-glass that reflect the light.

- YOU CAN’T LIVE WITHOUT ME, YOU COULD NEVER FIND ANYBODY THAT UNDERSTANDS YOU BETTER THAN ME.

- You are a FUCKING mirror! I don’t need you anymore. Now I’m FREE, I’m self-sufficient.



So he BROKE the mirror.

SU-ETENA

ETAk su etena iragarri du. (jada ez da albiste izango, baina tira...)
Zeintzuk izango dira honen ONDORIOAK?


Su etenari buruzko informazio gehiago berrian, berriak egindako webgune berezian eta Josuren blogean (bideo eta guzti)

martedì, marzo 21, 2006

Sahatspeko mutikoa


Udaberria zen. Jolastokian umeak jolasten zeuden (zertan bestela...). Sokasaltoan, futbolera... Zelai txikiaren hertz batean ume bat bakarrik zegoen, sahats baten gerizan.
Guztietatik apartatuta zegoen. Andereñoa honetaz ohartu eta beregana hurreratu zen galdetuz: “zergaitik zaude bakarrik izkina honetan gainontzeko umeekin jolasten egon beharrean?” Orduan umeak bista jaso eta hurrengoa erantzun zion: “zergaitik mugatuko dut nire jolastokia hesi horiek mugatzen duten eremura liburu honekin hesi horiek saltatu eta munduan barrena jolasten ibil banaiteke?”
Andereñoa umeak esaten zuena egi borobila zela jabetu eta ezpainetan irribarre batez aldendu zen sahats behean zegoen mutikotik, mundu zabalean jostatzen utziz.

lunedì, marzo 20, 2006

La mia vita senza me
























No-one's normal, Mom.
NO SUCH THING AS NORMAL PEOPLE.

mylifewithoutme
mividasinmi
lamiavitasenzame
maviesansmoi
nirebizitzanigabe
neurebizidxeneubarik

Hirugarren aldiz gertatu da, 18 urtetan hirugarren aldiz.

domenica, marzo 19, 2006

ASS KICKERS kartela

ASS KICKERS harribolas films en laburmetrai berriaren kartela egina kolorea zehazteke dago. Zein duzue gustokoen; orlegia, arrosa ala naranja?

PS: Errodatzen ari gara oraindik, beraz, laburmetraiarekin barre egiteko pixka bat itxaron beharko duzue.

Bigarren mezua

Hiru egun igaro ziren lehenengo mezua jaso nuenetik. Lehenengo egun osoan mezua buruan bueltaka ibili zitzaidan egun osoan eta baita luzeagoa den gauean. Bigarrenean, ingurura begiratzen nuen ea nor izan zitekeen asmatzeko itxaropenaz. Hirugarrenean, anekdota huts batez besterik ez nuenean, idazketa elektronikoko gelan nengoela, emailak irakurtzen hasi nintzen.
Propaganda, txistea, propaganda, propaganda, txistea, abestia, aspaldiko lagun baten gonbidapen bat, beste txiste bat...eta bere mezua. Horrela esaten zuen.

Bihotza lapurtu didazu;
Gaur paradisuan LO egingo dut.

Eta jarraian posdata bat. Aurreko egunean, eserita egon nintzen tokiaren azpian niretzako irakurri gabeko mezu bat zegoela esaten. Bertan bere egietako kokalekua zehazten zuen, lakuaren bestaldean. Alde batetik nik mezua ez aurkitzea eskertu zuen, oso lotsatitzat baitauka bere burua. Bestetik, nire ezpainak dastatu nahi zituela esaten zidan, nire arnasa bere idunean sentitu, nire besoak bera besarkatzen gozatu.

Ordenagailuaren aurrean tontotuta nintzen, albiste puta bat idazteko ezgai, pentsakor, ametsetan, ikaraz, kuriositateaz, itxaropenaz...
Emaila ze helbidetatik igorrita zegoen jakiteko bista igo nuenean; kaosazaranirebihotzean@hotmail.com

mercoledì, marzo 15, 2006

Lehenengo mezua


Behinola klasera joan nintzen betiko moduan, baina nire tokian esertzerakoan gutunazal bat aurkitu nuen mahai gainean nire izenarekin. Erdi-erdian zegoen idatzita aldizkarietatik ebakitako letrekin collage baten moduan.
Eskuetan hartu eta inork ikusi baino lehenago mahaiaren azpiko apalean sartu nuen. Klasea aurrerantz zihoan eta ni gutunazalaren pentsamenduan nengoen. Zuria zen, kolore eta tamainu ezberdineko letrekin. Nire eskuetan hartu eta ireki egin nuen, barruan horri zuri tolestu bat zegoen, ireki eta berriz ere aldizkarietatik ebakitako letrekin idatzitako hurrengo testua irakurri ahal izan nuen pelikula kutre askotan bezala.

“Ez dakit ezagutzen nauzun ala ez, nire izena dakizun, baina klasera hasi ginen lehenengo egunetik zutaz maitemindurik nago, ezin zaitzaken nire pentsamenduetatik kendu, ezin nire ametsetatik ezabatu. Nor naizen jakin baldin nahi baduzu ordu bi t’erdietan kanpuseko Bizitzaren Basoan itxarongo dizut.”

Irakurri eta gero nire ingurura begiratu nuen nire lagun eta kideen txantxa aurpegiak ikusteko esperantzaz, dena broma bat zela esaten. Ez zen horrela izan ordeainor ez zegoen niri begira, guztiak maisuaren azalpenari adi zeuden. Nire aldamenekoak paper horrekin zer nenbilen galdetu zidanean jaitsi nintzan nire mundutik behera. Segituan papera tximurtu eta bola bat eginez nire poltsan sartu nuen.
Klasetik irtendakoan nire betiko autobusa hartu beharrean, lagunei liburutegira gauza bat begiratzera nindoala esan eta Bizitzaren Basorantz abiatu nintzan kuriositateak erakarrita zati handi batean. Nire barruan txantxa bat izatearen beldurra ere nuen, baina askotan esaten den moduan “la curiosidad mató al gato”.
Espero baino lehenago iritsi nintzenez bertako banku batean eseri nintzen tokiaz gozatzeko. Lekua paregabea, laku baten ondoan, gainera egun lainotsuak puntu melankoliko bat ematen zion. Hor egon nintzen lasai hasiretan eta minutuak pasa ahala gero eta urduriago. Bakarrik nengoen bertan. Ordua ematera zihoan et han ez zen inor ageri. Normalean ez dut bat ere ez gustoko inoren zain egotea baina hamar minutu gehiago itxaron nituen. Luze samar egin zitzaidan. Norbait agertzea nahi nuen, berin zitzaidan klasekoren bat agertu eta barrezka txantxa bat zela esaten bazidan, baina norbait agertzea gura nuen. Ez zen inor agertu ordea eta etorri nintzen leku beretik joan nintzen kanpuseko autobus geltokira. Ziur nago norbait momontu horretan niri begira egongo bazen nire tonto aurpegiaz barre egingo zuela...
Bizitzaren Basoan nik ikusi ez nuen beste gutunazal bat zegoen nire izenarekin. Bertan geratu zen, irakurri gabe, bakarrik eta haizea eta egingo zuen euriaren esku.

TObeCONTINUED

lunedì, marzo 13, 2006

Euskaltzaindiarentzat proposamena



Zitzaizkiguekete, nendin, nintzateketeketeke...

Horrelako aditzak erabiltzen ditugu idazten dugunean, horrela irakatsi digutelako ikastolan, eskolan edo institutuan, baina gero norbaitek erabiltzen al ditu hitz egiterakoan? Oso gutxik erabiltzen dituztela esango nuke nik...

Askotan idaztera goazela ere zein aditz jarri behar dugun ahaztu egiten zaigu, betez ere txikitatik batueraz ikasi ez dugunoi. Horregaitik, hainbat txantxa eta txisteren ondorioz sortutako aditz bat sortu genuen (edo sortu zuten ezagun batzuek).

Horregaitik hemendik euskaltzaindiari honako proposamen hau luzatu nahi diot beste batzuek ere bultzatuko nauten itxaropenaz. DITZIZKITRI aditz komodin bezala honestea.
Edozein aditz esan behar duzunean ez dakizula zer esan? DITZIZKITRI. Ez zerela gogoratzen edo ez zaizula irtetzen? DITZIZKITRI.



Gora ditzizkitri aditz komodina!!!

sabato, marzo 11, 2006

Katuak eta txakurrak bezala...


Turkian lau hankaren gainean dabiltzan pertsonak. Egia ala Gezurra?

Aldaketa biologiko eta neurologikoren bat dute ala atentzioa deitzeko estrategia hutsa da?

mercoledì, marzo 08, 2006

Kaosa eta tximeleta efektua


Tximeleta batek planetako mutur batean hegoak astintzen dituenean, hegazkada honek
munduko beste muturrean uholdeak eragin omen ditzake.

ASS KICKERS



ASS KICKERS-en

Kartelaren

borradora.

(oraindik

amaitzeko

dago...)

lunedì, marzo 06, 2006

Nork hartuko du lehenago koma etilikoa, zuk edo nik?

Arratsaldean honako mezu hau jaso dut nire korreo elektronikoan:

Hace un par de semanas,viendo las noticias...cual fue nuestra sorpresa...en
Sevilla,5000 personas congregadas en un macrobotellon,el culpable
internet¡¡¡¡ la bola fue pasando,nadie rompio la cadena y los 5000
sevillanos se montaon una buena..entonces surgio la idea¡¡¡ van a salir los
sevillanos por la tele y nosotros no?abre bien los ojos y agudiza la memoria
porque aqui lo llevas MEGABOTELLON internauta, 31 de MARZO VIERNES en EL PARQUE
ETXEBARRIA a partir de las 21:30. vas a dejar que te lo cuenten??? envialo a tus
agregados,no rompas la cadena...cual sonará mas sevilla o Bilbao? ¡¡¡¡REENVIALO
TODAS LAS VECES QUE PUEDAS!!!

Jendea jota dago? Norarte helduko gara? Hiriak beraien artean lehian ea nork lortzen duen jende gehiago batzea alkohola edaten... niri beti iruditu zaizkit "Record Guinness"-ak bitxiak baino gehiago, zentzugabekoak. Gazteok desbariatzen ari gara, gizartea gainbeheran dago!

venerdì, marzo 03, 2006

edo and the winner is...


Ladies & Gentlemen, Igande iluntzean
beste urte batez...

...and the oscar goes to...
...

Oh my god!!! I can't believe it!!!

Nortzuk izango dira garaileak?

mercoledì, marzo 01, 2006

"Lo prometido es deuda" esaten da

Behin batean, orain hila bete, azterketetan murgilduta, estresarekin, buruko minarekin eta desesperazioarekin... Mutiko gazte batek Komunikazioa eta Informazioaren Oinarriak ikasgaia aprobatzen bazuen promesa bat beteko zuela esan zuen.
Bermeo eta Bakio artean (baina Bermeorena da eta ez Bakiorena) badago San Juan de Gaztelugatxe deitzen den harroka handi bat. Uharte bat da izatez, zein gizakiaren eskuak egindako zubi ta eskailerarekin lurrera lututa dago penintsula bat bailitzan. 231 eskailerak banatzen dute lurra eta airea, itsasoaren gainetik. Nahiko bide latza.
Mutiko horrek ikasgaia gainditzen bazuen, eskailera guzti horiek onutzik igoko zituela esan zuen beste askok eta askok egin ohi zuten bezala. Baina berak oinutzik igotzeaz aparte, hanka baten gainean edo "a la pata coja" igoko zuela esan zuen.
Heldu zen notak irten zuen eguna eta ikasgaia gainditu egin zuen, eta ez 5 justu batekin, nota altuago batekin baizik. Ze poza, saltoka ibili zen, barrezka. Baina... orain...

201
eskailera igo behar ditu
A LA PATA COJA!!!