martedì, gennaio 31, 2006

XX.mendeko filosofarik handiena

Beharbada asko ez dira nirekin ados egongo baina... nire ustetan XX. mendeko folosofarik nabarmenena eta onena Mafalda da duda gabe.

Nork ez du entzun noizbait Mafalda handiaren (fisikoki ez noski, ume bat baita) esaldi xelebreren bat, bere filosofadak eta azken finean egia borobilak?

Munduari buruzko hausnarketak egiten ditu, gizarteari buruzkoak... eta gaur engungo mundua eta gizartea nola dagoen ikusita bere esaldi bategaz oso ondo oroitzen naiz:

Paren el mundo, que me quiero bajar.


4 commenti:

Anonimo ha detto...

kaixo Ugutz(neuk b "kulto" idazten intentakot, jeje!):

Nire ama ere Mafaldaren jarraitzailea da(berari bezala, ez zaio sopa gustatzen). Oroitzen naiz Mafalda irakurri nuen azken aldia: Amonaren etxean izan zen (hor baitaude Mafaldaren liburu guztiak). Oso txikia nintzen, eta jada ez naiz oroitzen ezertaz, marrazkiekin bakarrik.
Zuk diozun bezala hain fiosofa ona bada, irakurri egin beharko dut berriz ere, inoiz ez baitator gaizki Freud-en eta beste filosofoen iritzia jakitea. Nire ustez, filosofia jendeak momentu batean eduki zituen "paranoiak" iruditzen zaizkit, hori bai, asko, zentsudunak.
Egunen batean selektibitatean "Mafalda" gaia aukeratu beharra dagoenean, uste dut zurekin oroituko naizela.

P.D.: Nire alabiek filorako Mafalda ikasi bier badauen, se va a cagar n ti me parece! Jajaja!

Ane Araluzea ha detto...

Pertsonalki ez naiz mafaldaren jarraitzailea. Eta sinbolikoki mafaldataz hitz egitea ondo dagoela uste dut, garai bateko gazteriak adimen humoretsua landu zuelako bere historiak jarraituz. Baina xehetasun txiki bat ahaztu duzulakoan nago, ez duzu egilearen aipamenik egin. Pertsonaiaren atzean ezkutatzen den Quino komiki baten aldamenean ageri ohi da bazterturik, zure testuan berriz ohore txiki hori ere ukatu diozu. Horregatik idatzi dizut, filosofoa kasu honetan ere (nik onartu behar izatea lotsa ematen didan arren) gizonezkoa dela zehazteko.

P.D. Que no sirva de precedente, feminista izaten jarraitzen dut.

Josu Mendicute ha detto...

Txikitan telebistan emoten zuten, ba. Aitta emozionau eitten zan baña nik grazirik ez nion ikusten ba.

Azken kontaktua Mafaldakin DBH 2. maillan euki neban. Dekalogo bat emon ziguten, ta bertan Mafalda agertzen zan gomendixuak emoten komiki baten.

Gomendixorik segidu ez, eta heldu naiz momentuz heldu nahi neban tokira. Ta portzierto, neri bai, neri gustatzen jata sopia. Sopiakin ez da haragi asko bihar, haragi zaporia jende askori heltzeko. Horregaittik gustatzen jata.

Hala be, guai. Mafalda, XX. mendeko filosofa. Fernando Savater baño hobia posiblemente.

Ugutz Falzes ha detto...

Ane, beharbada oraingoan esaldi famatu hori aldatu eta gurera moldatu beharko dugo, detras de cada gran hombre, siempre hay una mujer-en beharrean detras de una gran mujer, siempre hay un gran hombre. Ta kasu honetan "ese gran hombre" Quino idazle Argentinarra da, Andaluzen semea. (ez dakit zuek baina, nik komikigileak ere idazletzat jotzen ditut).

Josu eta Eiderrentzat, niri ere sopa gustatzen zait, ez sopa mota guztiak ordea, jeje.