De vuelta al cole (eta azterketak gainean)
Urtarrilak 9a da jada, gabonak igaro berri eta gu oraindik kristoren ajearekin. Gaur klasera bueltan(jooo...-esango zuen nire lehengusuak).
Gainean ditugu azterketak, oso gainean, bi aste besterik ez dira geratzen eta! Gaur bertan hasi naiz ikasten, pixka bat berandu agian (ezagutzen dut gabonetan ikasten eon den jendea, baita arinago hasi dena ere, horregaitik diot). Nola ikasten zen ere ia ahaztuta izan dut hasieran, selektibitatetik (orain 6 hilabete) libururik hartu gabe... horrela normal! Baina ez pentsa denboraldi luze honetan libururik irakurri ez dudanik ehh, horretarako bai hartu ditut, oso gustura gainera, ez ikasteko liburuak (edo apunteak) ordea.
Planning bat egin dut, non azterketa bakoitza ze egunetan dudan jartzen du. Batez ere azterketak ditudala mentalizatzeko, oraindik nire burua gabon zaharretako festan baitago Aita Noelen txanoarekin. Eta neuronak karibeko irlaren baten eguzkia hartzen. Ea laister itzultzen diren... bien beharra izango dut eta (neuronak ez ditut bakarra moduan kontatzen, talde moduan baizik, ez izan txarrak!).
Hemen uzten dizuet ba gabon zaharretako argazki bat:
Naia eta ni txano ridikulu horrekin (ez naiz oroitzen nori ostu nion ere)
2 commenti:
ugutz mesedez hori argazkije kendu
Q wapa Naiaaaaaaaaaaaaaaa, jajaja!
Posta un commento