Audrey, gogoan zaitugu
Pasa den astean, urtarrilaren 20an Audrey Hepburn ek mundua utzi zuela hamairu urte bete ziren. Duela urte pare bate hasi nintzen bere filmeak ikusten eta zeharo maitemindu ninduen. Hogeigarren mendeko aktoresarik onena izan dela esatera ausartzen naiz. Nork ahaztu begi horiek, begirada hori, hobeto esateko, bere elegantzia eta batez ere, bere irribarrea.
Filme ugari egindako aktoresa dugu, beraietatik famatuenak: Breakfast at Tiffany's (Desayuno con Diamantes), Roman Holiday (Vacaciones en Roma), Robin and Mariam, Sabrina, The Nun's Story, Paris: When it Sizzles (Encuentro en Paris)...
1993ko urtarrilaren 20an hil zen Tolochenaz-en, Suitzan Kantzerrak jota 63 urterekin. Baina guk beti gogoratuko dugu horrela:
Moon River, wider than a mile,
I'm crossing you in style some day.
Oh, dream maker, you heart breaker,
wherever you're going I'm going your way.
Two drifters off to see the world.
There's such a lot of world to see.
We're after the same rainbow's end
waiting 'round the bend,
my huckleberry friend,
Moon River and me.
1 commento:
ze guapa urteten dauen argazkijen eee! hau bai dala txika diez!!!
Posta un commento