giovedì, giugno 15, 2006

MR.Last Moment Express

Ladies & Gentlemen;

harribolas films introducing MR. LAST MOMENT EXPRESS


Halakoa naiz ni bai, beti azken momentuan espabilatzen dena, gauzak egiteko denbora duenean egiten ez duena. Azken unera arte alferrarena egiten eta beste unibertso batzuetan dabilena.
Ura kokotera arte heltzen zaidanean, edo zezena adarkada bat emateko zorian dudanean soilik ernatzen naiz. Lanak eta ikastekoak azken ordurako uzten ditut beti, ez da hori izaten nire asmoa. Batzuetan, maiz, ezagutzen dudan hainbat pertsona modukoa izatea gustatuko litzaidake, konstantea, gauzak gutxi-gutxika egiten joaten den horietarikoa. Ezinezkoa egiten zait ordea, beti dut egiteko hoberen bat, lagunekin egon, msn-an tontoarena egin, musika entzun, telebista ikusi (aspaldian oso gutxi), inoiz argia ikusiko ez duten gauzak editatu (editatzea tortura dela diotenak daude, baina niri gustatzen zait, masoka ote naiz?)...
Argi dago, estresarekin eta presiopean bakarrik egiten dudala lan nik, edo horrela hobeto egiten dudala lan. Eta noski, gaur bezalako egun batean, azterketetan, oraindik ikasten hasteko eta egiten nabilen bi lan entregatzeko, lanean hasten naiz itsu baten moduan.

Masoka naiz ala Alferra?

PD: Ni ez nago guztiz ziur baina bigarren aukeragatik apustu egingo nuke.

7 commenti:

Ane Araluzea ha detto...

Zlan doaz sozioko memoriak? Hasi zara? jejeje...

Ugutz Falzes ha detto...

JA JA JA
Bai, orain gutxi hasi naiz, askorik ez dut idatzi baina hasi naiz, ez da seinale txarra.

PD: Apunteak utzi behar dizkidazu!

Anonimo ha detto...

Hori jente askori pasaten datzo, ez preokupe, ezara junbier medikunera. Rarue ezangolekide denporiegaz eitxie geuzek. Holako jentie non dau? Ostute? Especie en extinción.

Ugutz Falzes ha detto...

¡De especie en extinción nada!
Bat baino gehiago ezagutzen dut nik eta...

markel ha detto...

Nik ere ezagutzen ditut batzuk. Nik bihar lan bi entregatu behar ditut. Hemen nabil MSN-an ea inork pasatzen didan... :S Gainera biharko azterketarako txuletarioa egin behar dut, sei orrialdetakoa izan daiteke. Animo Markel!

Horrela segi Ugutz!

MAGABILA ha detto...

animo motel...presiopean nik ere 100 aldiz biderkatu ohi dut nire produktibitatea

Ugutz Falzes ha detto...

Oraintxe konturatu naiz, hau 69. posta da.
Bitxikeri bat...