Gazteentzako genero-errol berri batzuk industria kulturalean
Modak joan eta etorri egiten dira, ezer ez da betiko, eta horrela izanik ere industria kulturala eta merkatua hori horrela ez izateaz arduratuko da. Beti dago arropa mota bat, aktoreren bat, abeslariren bat edo futbolariren bat modan. Txikitan ere eskolan berdina gertatzen zen, aste batean kromoak modan zeuden, hurrengoan kanikak, sokasaltoa bestean, tronpa eta abar... eta oraindik moda hauek diraute eskoletan, nahiz eta teknologia berriak sartu, harritzekoa da ikustea nola ume gehienek gustokoago duten beti jolastu izan diren jolasak jolastea, baina hau beste gai bat da.
Industria kulturalan orain modan dauden gazteentzako genero errol berriak mutilentzako “el guarro” eta neskentzako “la lanzada” dira. Mutilek lehenengo eredu hau edozein gazte telebista katetan ikusi dezake, MTVan esaterako. Txerrikeriak egiten dituen mutila jarri da modan, mutil masoka, argi ikusi daiteke Jackass bezalako programetan. Programa honetan mutil gazte babu batzuk elkarri edo bere buruari gauza mingarriak egiten dituzte, baita umilatzaileak ere. Txarrena gero gazteek, telebistan ikusten dituzten babukeri eta ankerkeri horiek imitatzen dituztela da.
Emakumeen kasuan “la lanzada” eredua zabalduta dago, lehen pausua ematen duen neska, bere sexualitatea nahi duena lortzeko erabiltzen duena, eta noski, Estatu Batuak bezalako herri kontserbakor eta matxista horretan efektua egiten du Lolita bezalako gazte lirainak. Gaztetxo hauen idolorik eta adibiderik nagusiena Britney Spears abeslari nerabea da, egun 23-24 urte izango ditu baina nerabe moduan janzten eta jokatzen jarraitzen du, penagarria benetan.Moda absurdo hauetatik txarrena, arin zabaltzen direla dira, baita Estatu Batuetatik kanpo, munduan zehar. Hauek eredutzat hartzen baititugu gauza askotarako. Mundua amerikanizatzen ari da, baina guzti horretatik harrigarriena, gauza onak imitatu beharrean (gauza onik baldin badute), txarrak imitatzen eta hedatzen direla da.

3 commenti:
Genero-errol ezberdin hauek zenbait faktorek baldintzatzen dituzte. Biologikoki ezaugarri ezberdintasunak ditugu emakume eta gizonezkoek. Honen ondorioz gaitasunak ere ezberdinak dira, batzuk gauza baterako hobeagoak diren bitartean besteak ez dira hain onak izango. Hala ere, ezberdintasun onek ez ditu errol-banaketak justifikatzen. Sexu-bulkadak esaterako, ez dira biologia hutsa, kulturalki onartutako joeretan oinarritzen baita. Lan banaketa beti egon izan da genero-errolei estu loturik. Eta haurrei aplikatzen zaien gizarteraketan heziketa ezberdina eskaintzen zaie neska eta mutilei, hori da hein handi batean genero-errol ezberdinak egoteko arrazoia.
Hortik aurrera hedabideek lan garrantzitsua egiten dute eta horiek dira modarekin eta bizi baldintzekin batera genero-errol berriak ezartzen dituztenak industria kulturalean, gazteak hauen arabera jokatzera bultzatuz.
ane errozoi guztije dakozu, zeugaz bat nator
Ugutzu sutera!!!
Kuriositate bat:
Ematen dunez, haurtzaindegi batean egindako estudio batean hauxe egin zuten:
zaindariei ezer esan gabe, umeekiko jarrera aztertu.
horretarako ume bat egun batzuetan arrosaz jantzirik eraman zuten. orduan, haur honek esfortzuren bat egiten zuenean, hala nola, oinez saiatu, hauxe zaindariek ziotena: KONTUZ, eta eskutik lagundu....
Ume bera hartu eta egun batzuetan urdinez jantzi zuten. egoera berdinetan aurkitzen zenen hauxek zaindiren hitzak: ANIMO! lortuko duzula.
Posta un commento