Aislados
Adrià Ibizara aspaldiko lagun bat bisitatzera doan kazetari bat da. Bertan, berak eta lagunak, Kiquek aspaldiko kontuetaz eta oraingoetaz solasten dute, lotsa gabe, sekretu gabe, benetako lagunek inor aurrean ez dela hitzegiten duten moduan. Frantses batekin biziko dira honen lehengusuaren etxean hau Australian surf egiten dagoen bitartean. Eskapada bat Ibizara, lagunak, etxe bat, motor bat eta marrazo bat.
Arratsaldean, Bilboko Renoir zine aretoetan paseak zeudela aprobetxatuta, bertara joan ginen ikstera, hitzaldian ikusitako zatiek gugan gogoa piztu zuten eta. Autobusean emozionatuta gindoazen, gure hurrengo laburmetrairako ideiak asmatzen, zineman egongo ziren egileentzako mila galdera airera botatzen...
Bertara heldu eta filmea ikusi genuen, 3.aretoan, ez geunden asko baina geundenok barre algara piloa bota genituen. Irtetzerakoan beraiekin egon ginen pixka batean, baina ezer galdetzen ausartu gabe, bueno, ausartu...ausartzen ginen baina momentu horretan ez zitzaigun ezer okurritzen. Zinetik hurruntzen joan eta gero-eta damutuago sentitzen ginen, zuzendaria eta protagonistak bertan edukita, ezer galdetu ez izanagatik...zer egingo diogu ba!
Hala eta guztiz ere, kanpoan euria zela, autobus barruan ideiak botatzenm hasi eta laburmetrai baterako argumentua bururatu zitzaidan. Partehartzeko gogoak baldin badituzu gurekin kontaktuan jarri: hemen idatzi edo e-mail bat bidali harribolasfilms@hotmail.com era. Diru gutxi eta miniDV kamara batekin filme on bat grabatzeaposible bada, are gehiago laburmetrai bat! Baina horretarako prest egongo litzateken jendea behar dugu!
Filmea ikusteko aukera baldin baduzue, joan ikustera gaur! (beraiek esaten duten moduen beharbada bihar ez da egongo zine aretoetan eta).
PD: Nola esaten zaio gazteleraz usaimenaren zentzua ez duenari? Ahotsa ez duenar,i mudo; entzuten ez duenari, sordo...y el que no huele? Ta erantzunak ez dira limpio, inoloro edo Floren. Jajaja.