giovedì, luglio 13, 2006

PIPISTRELLO

Atilio bere alabekin dago eta saguzahar bat sartu da logelan, bertatik irteteko olerkariak hauxe esaten dio:

Pipistrello, oh pipistrelo!
Sei tanto bello
Sulla tua destra
C'è la finestra

sabato, luglio 08, 2006

Argazkiak

Inoiz ez naiz izan fotogenikoa, beharbada horregatik gustatzen zait hainbeste argazkietan ateratzea, baten baten ondo agertuko naizen esperantzaz edo.
Ateratzen diguten lehenengo argazkia, “lehen munduan” behintzat, ekografia izaten da. Egia esan jendeak burua, hankak eta umearen hainbat zati ikusten dituen tokian nik mantxa soil bat baino ez dut ikusten. Izugarriak dira horri baten islatutako marrazki batek nolako sentimenduak loratu ditzaken giza bizitzan.
Gure bizitzako, historiako mikrosegundo bat islatzen dute. Poztasuna, seriotasuna, maitasuna, zuhurtasuna... sentimendu oro kaptatzen dute irudiok. Eta beste hainbat sentimendu eta sentsazio somatzen ditugu irudiak berriro ikustean, bizitakoa, sentitutakoa, ikusitakoa eta baita imajinatutakoa begien aurrean berriz ikustean.
Argazkiak.
Esperimentu bat: Atera kaxa baten edo album zahar baten gordeta dituzun argazkia multzoa eta begirada bat eman iezaiozu, ziur naiz momentu oro berriz biziko dituzula, irribarrea zure aurpegian marraztuko dela eta hainbat urtez argazkiak ateratzen jarraituko duzula etorkizunean ere orainaldiko momentuak gogoratzen jarraitzeko.

mercoledì, luglio 05, 2006

Izarora

Egun baten ez nuen ezer egiteko
eta hegaz joan nintzen
Izarora itxastxori baten moduan

sabato, luglio 01, 2006

La Dolce Vita
























Goizaldeko bainutxoa La Fontana di Trevin

giovedì, giugno 29, 2006

Monarkia


Duela bi urte pasatxo, Espainian “mendeko ezkontza” ospatu zen, Espainiako Felipe printze urdinarena eta telebista publikoko informatiboetako kazetariarena, hain zuzen ere.
Hainbat denboraz, gau eta egun ekitaldi horri buruz hitz egiten jardun zuten telebista programek eta aldizkari eta egunkariak. Kateren baten “La Boda de El Príncipe y Doña Letizia” izeneko programa berezia ere sortu zen, eta guztia ezkontzaren datu irrelebante eta bitxikeriak kontatzeko: nolako lorak egongo diren, kazetariaren soinekoa, eguraldi predikzioak eta abar. Lotsagarria. Hainbat eta hainbat ordu bi pertsonen arteko ezkontza bati dedikatuak. Marujeoa.
Espainia osoan, haur eta gaztetxoek parte hartu zezaten, ezkontza erreala gaitzat zuen marrazki eta idazlan lehiaketa antolatu zen. Saria, nola ez, printzipeek emango zieten irabazleei. Hainbat eta hainbat lan aurkeztu ziren, umeen ilusioa izugarria zen.
Nahikoa ez zenez telebista, irrati eta aldizkarietan agertzea, umeen idazlanetan ere agertzen ziren. Helduen onespena izatea ez da nahikoa jada, etorkizuneko errege-erreginak umeen onespena ere behar dute. Oso estrategia ona, kaptazioa deituko nioke nik, etorkizunean boto eskubidea izango duten jendea poltsikoan sartzearena. Badaezpada ere ea mugimendu iraultzaileren bat sortu, hirugarren errepublika ezarri eta Frantziako iraultzan bertan egin zen moduan gilotinatuta hilko dituzten Madrileko Plaza de Españan, Puerta del Sol-en edota Palacio de Oriente deritzonaren aurrez aurre.
Hori ez gertatzeko, monarkiarenganako mirespena eta errespetua txikitatik irakatsi behar zaiela dirudi. Hauek ere gizarte rolak dira, batzuk errege izateko jaio dira eta besteak herri xehea izateko. Baina zergatik onartu behar ditugu rol hauek? Gizarte berdintasuna defendatzen dugu baina gero, gu baino eskubide gehiago eta pribilegioak dituzten jendea miresten dugu. Nortzuk eta gure kontura bapo bizi diren pertsonak gurtzeko, gu hilaren amaierara heltzeko mirariak egiten dihardugun bitartean.
Beraien buruko min eta zeregin bakarra eskua jaso eta jendea agurtze den bitartean, gure aiton amonak pentsio miseria batekin egin behar dute aurrera, beraiek milaka metroko hainbat etxe eta jauregi eta beste hainbat yate dituzten artean, gazteok ezin dugu etxebizitza duin bat erosi dauden prezio astromikoengatik... eta horrela beste mila gauza. Bidezkoa al da? Gu ere errege izango bagina...Gainera, gaur egun, monarkia zaharkituta geratu den instituzioa da, ez du inongo funtziorik betetzen dirua xahutzeaz gain eta nolabaiteko historiako tradizioa jarraitzeko besterik ez dihardu martxan. Erdi aroan eta, bere funtzioa “garrantzitsua” zen, baina gaur egun ez du inolako zentsurik herri demokratiko batean monarkia bat egotea.

domenica, giugno 25, 2006

Gazteentzako genero-errol berri batzuk industria kulturalean

Modak joan eta etorri egiten dira, ezer ez da betiko, eta horrela izanik ere industria kulturala eta merkatua hori horrela ez izateaz arduratuko da. Beti dago arropa mota bat, aktoreren bat, abeslariren bat edo futbolariren bat modan. Txikitan ere eskolan berdina gertatzen zen, aste batean kromoak modan zeuden, hurrengoan kanikak, sokasaltoa bestean, tronpa eta abar... eta oraindik moda hauek diraute eskoletan, nahiz eta teknologia berriak sartu, harritzekoa da ikustea nola ume gehienek gustokoago duten beti jolastu izan diren jolasak jolastea, baina hau beste gai bat da.
Industria kulturalan orain modan dauden gazteentzako genero errol berriak mutilentzako “el guarro” eta neskentzako “la lanzada” dira. Mutilek lehenengo eredu hau edozein gazte telebista katetan ikusi dezake, MTVan esaterako. Txerrikeriak egiten dituen mutila jarri da modan, mutil masoka, argi ikusi daiteke Jackass bezalako programetan. Programa honetan mutil gazte babu batzuk elkarri edo bere buruari gauza mingarriak egiten dituzte, baita umilatzaileak ere. Txarrena gero gazteek, telebistan ikusten dituzten babukeri eta ankerkeri horiek imitatzen dituztela da.
Emakumeen kasuan “la lanzada” eredua zabalduta dago, lehen pausua ematen duen neska, bere sexualitatea nahi duena lortzeko erabiltzen duena, eta noski, Estatu Batuak bezalako herri kontserbakor eta matxista horretan efektua egiten du Lolita bezalako gazte lirainak. Gaztetxo hauen idolorik eta adibiderik nagusiena Britney Spears abeslari nerabea da, egun 23-24 urte izango ditu baina nerabe moduan janzten eta jokatzen jarraitzen du, penagarria benetan.Moda absurdo hauetatik txarrena, arin zabaltzen direla dira, baita Estatu Batuetatik kanpo, munduan zehar. Hauek eredutzat hartzen baititugu gauza askotarako. Mundua amerikanizatzen ari da, baina guzti horretatik harrigarriena, gauza onak imitatu beharrean (gauza onik baldin badute), txarrak imitatzen eta hedatzen direla da.

giovedì, giugno 22, 2006

Ekainak 23 San Juan bispera, 24ean danak San Juanera!


Gaur dala, bihar dala
Doniane, etxikamo, biharamone
Gure kalian sorgiñik ez
badagoz ere errebeitzez

San Juan eta portaletaña
Sapatu arratzaldian
Hamalau atso trompeta joten
motroilo baten gainian

Hurra Hurra Hurra San Juanetan
Dantzan egingo dogu iparraixetan
UhUhUhUh San Juanera goaz gu
UhUhUhUh San Juanera goaz gu!