TINTIN
Gaur ez naiz joan klasera. Ez dakit zergatik, bueno, beharbada bai. Aspertu egiten naizelako, batez ere astelehenetan, igandean sekulako ajea izan nuelako, Igande arratsaldea astelehen goizera luzatu delako, hemen gauzak egiteko nituelako...
Kontua da, bazkaldu aurretik aspaldian ordu horretan piztu ez dudan telebista piztu eta sofan eseri naizela. Telebistan ezer interesgarririk ez. Zapping egiten hasi eta ETB1ean gelditu naiz, Tintin-en marrazki bizidunak ziren. Bere pare bat bideo ditut etxean, auskalo nondik ibiliko diren... Asko gustatzen zitzaidan. Nork ez du Tintin ezagutzen? Eta hau ezagutuz gero, ezinbestekoak diren beste pertsonaiak ere, Milu, Haddock kapitaina, Hernandez eta Fernandez, Tornasol profesorea...
Beti ikusi dugu bere autoretzat Hergé, bere benetako izena ordea, George Remí zen, erabiltzen zuen izengoitia bere inizialak ziren, R G.
Guztiok ezagutzen dugun pertsonaiaren aitzindaria ogi puska bat zen Totor izeneko boy-scouta zen. Ondoren, 1929an, kazetari bihurtuta Tintin deitzera igaro zen, eta hortik aurrera guztiok ezagutzen ditugun abentura ikaragarriak bizi ditu orrazkera arrarodun ilegorriak.

Noizean behin ondo etortzen da txikitako fantasietako mundura buelta bat ematen joatea. Ta nork daki, beharbada etorkizunean misterioak argituko dituen Tintin kazetarian bilakatuko naiz...! Ez, ez dut uste, hobe izango dut txikitako mundu fantastikoa gaurkoz agurtzea eta lanean jarraitzea.
5 commenti:
Klaseraaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa oraintxe bertaaaaaaaaan!
pero que maaaaaaaafias!!:P
Muxu!
pd.klub klub kluba...betizu kluba!
txo komo flipas
Ugutz gauza bat da klasera ez joatea bigarren eguneko ajea duzulako eta beste bat, guztiz desberdina, deliratzen hastea. Nik pertsonalki el chavo del ocho aholkatzen dizut. Geroarte mister director!
Jajajajaja
Zeu zara zeu el chavo del ocho...jajaja
Sin mas, Tintin-i buruz zerbait idatzi nahi nuen.
Posta un commento