lunedì, novembre 13, 2006

Udalekuak (betiko izango balira)

Txikitan, ume gehienak bezala, udalekuetara joandako umea nauzue. Lagun berriak egindakoa, ezkutuan nesken logelara joandakoa, piztinan hondokarriak egin dituena eta baita jaso dituena, gauerdian monitoreak altza arazi zuten horietariko bat ere, “diskotekan” taldeko neskaren batekin lentoak dantzatutakoa ere...guztiak bezala. Eta hor egoten ziren, gu zaintzen, entretenitzen, irakasten...monitoreak, ze ondo pasatzen genuen beraiekin, eta beraiek gurekin, nolako buruko-minak ematen genien... A ze nostalgia!
Orain urteak irakurri nuen Uda betiko balitz, Xabier Mendiguren-en liburuaz gogoratu naiz. Mutil batek udalekuetan dituen gora-beherak kontatzen dituen pozez betetako liburua da. Mutilak 12, 14 eta 16 urte dituela udalekuan dituen esperientziak kontatzen ditu, batez ere lagun eta familiari bidaltzen dizkion gutunei esker. 12 urterekin udalekuetara lehen aldiz doan umearen esperientzia kontatzen du, 14 urterekin, udalekuetan maitemintzen eta bihurrikeriak egiten diren etapa eta azkenik, 16 urterekin kontrako papera betetzen duenaren ikuspuntutik, begiralearena hain zuzen ere.
Asteburu honetan, pasa den urtean bezala, aterpetxe batera joan gara monitoritza ikastarotik. Atxondora eta besteetan bezala oso ondo pasatu dut (parte handi batean Ondarruku zan beste taldigatzik ta baitte bi hizlarixekaitzik). Asteburua joan eta gero, ikastaroa amaitzeko bloke bat gutxiago geratzen dela gogora etortzen zait, laster ni izango naizela umeekin (eta beraiek nirekin) ondo pasatuko duen begiralea, eta baita buruko min piloa izango duena.
Eta badakizue zer? Guzti hori, beste aldetik baldin bada ere, berriro bizitzeko irrikaz nago. Behinik behin, aste-bukaera honetan herriko ludotekan praktikakegiten hasiko naiz, ea zer moduz doakidan...

3 commenti:

Anonimo ha detto...

Ugutz!
Zelan ipintzeozu hori argazkize...zu guapo guapo zauz baina bestiok...jeje!Nik bebai ederto pase neban, labur-laburre ein jaten!Zure idea pornoa onena!Anbientie anime genun e...Bueno Imanolen lana, gabonetako oporretan grabe bigu ta aktoriek bikoguz...no miro a nadie...je...baina zure laguntzie bikogu ok?Abenduaren 2zen ikusko gara ta eingogu berba eta intercambio de ideas..bueno ba, holan segidu!

PD:Lehengoz sartu naz zure blog-ien, esan notsun sartuko nintzela... ta oso ondo dau e...you are a genious!bueno aber badakizun nor nazen...ikusiarte!

Ugutz Falzes ha detto...

Elisa, gaur Gernikera jungo naz, ikusko gara, jajaja.

Ta lanana ingu berba hurrengo blokien, muaka.

Anonimo ha detto...

Iepa!

Nik bost urte daroadaz begirale moduen talde baten. Aurten in dot begirale ikastarue (tituluen falta nabarie...) eta oin aste bete itziot taldie, nahiz ta asmue egun Aste Santu garaien bueltateko.

Aspaldi irakurri neban Mendigurenen liburue, edarra. Behintzet isladatute ikusi dodaz nik begirale moduen pasau dodazanak eta ume bezala be.

Beti esaten dotzat jendeari, bizitzan in dodan gauza onenetarikoa begirale izetea dala. Ikuskozu zelan gozatuko dozun umeekaz!