venerdì, novembre 10, 2006

Eros

Argazkian, ni ateratzen naiz Londreseko metroan Eros filmearen kartelarekin. Bai, horrelako argazkiak atera genituen, nola uste duzue 1000 argazki baino gehiago atera genituela bestela?

Filmea 3 laburmetraiz osatua dago eta hirurak erotismoari buruzkoak edo hau iradokitzeari buruzkoak dira. Lehenengoa "Il filo pericoloso delle cose" Michelangelo Antonioni maisuarena, bigarrena "Equilibrium" Steven Soderbergh-ena eta azkena, askorentzat hiruretatik onena (niretzat ere), Wong Kar-Wai-ren "The Hand".

Hiru laburmetraiak lotzen dituen abestia Caetano Veloso-ren Michelangelo Antonioni abestia da, ea gustuko duzuen...


Powered by Castpost

3 commenti:

Josu Mendicute ha detto...

Marrabillosoa, kanziñoa.

Ane Araluzea ha detto...

Zuk esanzun moduen The hand laburmetraia da merezi daben bakarra, bestiek... hutsaren hurrengoak.

Abestize oso ona.

Ugutz Falzes ha detto...

Joe Ane, nola deitu dezakezu Antonioni eta Soderbegh-en lanei hutsaren hurrengoa? Konforme ez dela beren lanik onena eta Kar-Wai nabari gailentzen dela baina... joe, los demas tampoco son una mierda pinchada en un palo (beti gustatu izan zait esaldi hau).