mercoledì, ottobre 18, 2006

Ekaitza Stansted-en


Ingelesek pertsona gelberen fama dute, eta hala dira, asko behintzat bai. Stansted-eko aeroportura heldu ginenean entzuten zen gauza bakarra isiltasuna zen, eta han heldu ginen gu, nire herrian esaten den bezala “sardiñero kuadrillie”, isiltasun hori haustera. Hileta batean bezala guztiak lutuz zeudela zirudien, eta horrek ez zuen aeroportu normal baten itxurarik ematen. Harritzekoa egin zitzaigun herrialdera sartzeko NAN-a soilik erakutsi behar izatea, 2005eko metroko atentatuak eta 2006 udako atentatuen huts egitearen ondoren batez ere. Ekaitzaren aurreko barea besterik ez zen, ordea. Erresuma Batutik irteteko ilara kilometriko, amaigabeko kontrol eta hegaldia galtzearen ekaitza igaro behar baikenuen.
Bi ordu lehenago heldu ginen aeroportura, beharbada pixka bat lehenxeago, eta maletak fakturatu ondoren patxada guztiaz kanpokaldera irten ginen gure azken sandwichak jan eta zukuak edatera. (...) Ilaran jarri ginen, eta zein luzea zen ikusita pixka bat larritzen hasi ginen, baina ez askorik. Lehenengo kontrola igaro ondoren Port Aventura eta halakoetan egoten diren beste ilara luzeetako bat gelditzen zitzaigun segurtasun kontrola igaro aurretik. (...) Denbora aurrera... hegazkina irteteko 20 minutu falta. Katxeoa. Eta gure poltsa “susmagarriak” beste montoi batera. Guztiei poltsa ireki eta miatu niri izan ezik, nireak montoian segitzen zuen. 10 minutu hegazkinak alde egiteko. Urduri. Txakurren moduan tratatu gintuen, batzuei beste batzuei baino gehiago. Lagunek beraien poltsak berreskuratu eta Security biak beren postua utzi zuten eta nire poltsak multzoan jarraitzen zuen... 7 minutu. Gero eta urduriago. Hiru lagun korrika joan ziren aurrerantz hegazkinak ni eta nirekin gelditu ziren bi lagunei itxaroteko. “the black, the black please!” 5 minutu hegaldia galtzeko eta nire poltsa hartu zuten. Guztua miatu, kleenex paketea, argazki kamera, pillow-a, kartera, riñonera, grapagailua (bai, grapagailu batekin sartu eta irten nintzan)...eta pumba! Motxilan ahaztuta nuen kolonia muestra bat atera zuen security-ak, atzekin hartu eta harridura ikurrarekin begiratzen zidan. Nire estutasun ta larritasunarekin “For you, for you” ta arazo gabe jarraitu zuen, baina oooossssoooo astiro. Amaitu zuenean 17:54 edo izango ziren, eta 17:55ean irtetzen zuen hegaldiak (eta ez nago exageratzen).
Lagun batek NAN-a eta biletea hartu, besteak opariren bat eta ni motxilako kremailera irekiarekin eta gauza guztiak aireetatik irteteko zorian zoro batzuen moduan hasi ginen Stansted-eko aeroportu santu hartatik korrika gure Gate 15 aurkitzen. Guztiak harrituta gelditzen ziren guru begira. Gu korrika. Ezkerrera biratu ta zer, ta lanzaderako ateak! Metro itxurakoa hartu behar genuen beste terminal batetara joateko! Hainbeste lasterka egin ondoren eta urduritasunagatik ni asma atakearekin, bestea San Juaneri errezatzen ta hirugarrena gu konsolatzen eta hegazkina galdu genuela sinistuta. Hala ere terminalera heldu ta zoroen moduan jarraitu genuen korrika. “Gate 15, gate 15!!!” “Over there, hurry up”. Inortxo ere ez atean. Eta bapatean, bazter batean azafata bat. Arin, sartzeko esan zigun, biletea makinatik ere ez genuen pasatu. Tubo, pasarela, pasilo eta eskaileretatik barrena sartu ginen, laberinto baten antza zuen eta amaigabea egin zitzaigun. Pistan agertu ginen, iluntzean, euri txaparrada. Eta aurrez aurre ikusi genuen gure hegazkina, eta gure beste hiru lagunak eskailera goikaldean barrura sartzeko, guri agurtzen. Korri. Euria. Eskailerak igo eta... HEGAZKIN BARRURA SARTU!!! Barruan zeuden guztiak guri begira geratu ziren, arnasestuka, izerdituta, bustita eta eskandalua egiten sartu bait ginen. Ta ez zen gutxiagorako izan, garaiz heldu ginen! Beno garaiz... Londresen gainean egon zen ekaitz bati esker atzeratu zen hegaldia. Eta paradoxikoena agian, Erresuma Batuan egon ginen denbora guztian oso eguraldi ona izan genuela da, heltzean eta joaterakoan besterik ez zuen euririk egin.

3 commenti:

Nagore ha detto...

si al final las tormentas van a acabar siendo beneficiosas...;P

menos aquí ke lleva lloviendo desde el astelehena y no a paradooo!!! Que maaaaaaaal:S:S

mususssss

Ane Araluzea ha detto...

Gitxitxen idazten dozu (bakizu zer guten esan) baina idazten dozuenien... ia nork isiltzen dotzun...

Anonimo ha detto...

Benetan...Me he kedau a la mitad...