(parentesia)
Amets egin dot, abioian ninoiala,
eta Egeoko uharteak ikusi dodaz
hamar mila metro gainetik.
Bare zirudian itsasoak.
Han nonbait ibiliko zan Ulises,
bere Penelope gogotik kendu ezinik.
Han deituko eutsien itsas-lamiak
eta zoratzeko moduan erakarri.
Nik neuk ere ziur entzungo neukezala,
beheratxoagotik igaro ezkero.
-igerasoro-
BUELTARARTE!!!
2 commenti:
Ondo pasa guapisimo!!
Merezita daukazula ta!
MuaaaaMua!!!
gero arte bai
Posta un commento