sabato, luglio 08, 2006

Argazkiak

Inoiz ez naiz izan fotogenikoa, beharbada horregatik gustatzen zait hainbeste argazkietan ateratzea, baten baten ondo agertuko naizen esperantzaz edo.
Ateratzen diguten lehenengo argazkia, “lehen munduan” behintzat, ekografia izaten da. Egia esan jendeak burua, hankak eta umearen hainbat zati ikusten dituen tokian nik mantxa soil bat baino ez dut ikusten. Izugarriak dira horri baten islatutako marrazki batek nolako sentimenduak loratu ditzaken giza bizitzan.
Gure bizitzako, historiako mikrosegundo bat islatzen dute. Poztasuna, seriotasuna, maitasuna, zuhurtasuna... sentimendu oro kaptatzen dute irudiok. Eta beste hainbat sentimendu eta sentsazio somatzen ditugu irudiak berriro ikustean, bizitakoa, sentitutakoa, ikusitakoa eta baita imajinatutakoa begien aurrean berriz ikustean.
Argazkiak.
Esperimentu bat: Atera kaxa baten edo album zahar baten gordeta dituzun argazkia multzoa eta begirada bat eman iezaiozu, ziur naiz momentu oro berriz biziko dituzula, irribarrea zure aurpegian marraztuko dela eta hainbat urtez argazkiak ateratzen jarraituko duzula etorkizunean ere orainaldiko momentuak gogoratzen jarraitzeko.

2 commenti:

markel ha detto...

Ni ere oso argazki zalea naiz, non kamara han Markel.

Nagore ha detto...

Api BLogeru!

Ni ere, ez naiz batere fotogenika, baina irribarre tuntun bat ateratzen zait argazkiak ikusten ditudan bekoitzean!
Lehen ez nuen batere gustokoa argazkitan ateratzea, orain ya, sin mas, baina beti tontakeriak eiten ateratzen naiz...ezin aurpegi normala edo postura normala izan!XDD

Pd:Larunbat honetan Bilbo Live Festibalera noa!Ea zer moduz!Fijo q ondo, aunque sea en Botxilandia!;P

PD:Zorionak por los aprobados!Primeran!!;)


Musutxus!!