domenica, febbraio 12, 2006

HODEIERTZERANTZ

Ura, lurra eta aireak bat egiten zuten tokian nengoen ni.
Haizea.
Haizea sentitzen nuen nire aurpegian kili-kiliak egiten.
Egun hartan haizea indartsu zebilen, nire gorputza bultzatzen zuen.
Negu amaierako iparreko haizeak kresalaren usaina barneratzen zuen nire sudurretik.
Besoak ireki nituen, hegan egin nahi nuen, zerua eta itsasoa elkartzen ziren tokirantz hegan egin.
Hodeiertzerantz.
Ezinezkoa zitzaidan ordea, ezin nuen mundu hau hain arin utzi, bizitza bizitzen hasia besterik ez nintzen.
Sakon arnastu nuen, freskotasunak arima garbitu zidan eta burua murgilduta nuen iluntasunean argi bat piztu zen.
Momentu horretan, une horretan aukeratu nuen zuria eta ez beltza.
Argitasuna, eta ez itzala edo iluntasuna.
Hasiera eta ez amaiera.
Bizia aukeratu nuen,
ez heriotza.

4 commenti:

xabi ha detto...

Ura, lurra, sua, haizea, bihotza!

eztakit zer nosekuantos Kapitain Planet nauzue!!!

(koñas fuera, polita "lantxoa" jejje)

Josu Mendicute ha detto...

Zuen ahalmenak bateginik, azzex, ez tontuana egin, zaran moduko frikia izanda, jakin hori eta gehiago dakizu!

Barikuan irakurri banu, lehen hitzetik aurrera ez nuke segiduko: ura... ura... ura... ura... baina atzo zaindu ta ondo irakurtzeko moduko idazkixa da...

Holan hitz hoiek haudituta, koloriak eta hoiek erreferentziokin harrapatzen bazaitxuzte baietz Evax Fina y Seguraren hurrengo anuntziorako kontratau?

Fuera coñas jaja ondo ondo!!

Ugutz Falzes ha detto...

jajajaja, pasadan urtean idatzitako eleberri baten hasiera da. Buf, edozertarako kontratatuko banindute ni poz pozik, pailasoarena egiteko baldin bada ere, bueno, hori ordaindu gabe ere egiten dut maiz. ;-)

Anonimo ha detto...

Kapitain planet gure heroia, ezabazazu lurreko loia! Jajaja! Neuk b bardine pentsa dot! Jajaja! Egunien txarrau zauz...Y lo d payaso, errozoie dakozu, mucha facilidad! Jajaja! Apur bet desestresateko sartun nai zeure mobidek leiduten. Ala mokordo, azterketak akabatendotezenien ikusko gara, xq cn lo insoportable q stoy ahora...(Bueno, zeu azterketatan zauzenien baino gidxau ez, jajaja!) Ala, egongo gara kapitain planet! Agurrr