lunedì, gennaio 02, 2006

Laburmetraia

Unibertsitatean Ikusentzunezko lengoaia deritzon ikasgai bat dugu eta aurreko urteetan bezala aurten guri tokatu zaigu laburmetrai bat egitea. Buruko min itzela! (nire taldekideentzat niretzat baino gehiago, ni buruko minarekin pairatu behar bainaute)

Pasa den abenduaren 30ean grabatu genuen gure Delayed: segundu bakar batek bizitza alda dezake (hau ez da izenburu definitiboa) filme laburra. Kotxeak, materiala, ordutegi arazoak...eta guztia gahindituta jan eta gero Loiuko aeroportura joan ginen talde laukotea eta aktoreak (lagunak). Hiru ordu eta erdi inguru egon ginen bertan errodatzen (arazoak, toma faltsuak eta abar barne).

Errodajeko taldea: Alex, Vanesa, Audrey, Ugutz (neu), Ane, Matxalen, Aintzina eta Urko (argazkia ateratzen).

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiet Alex, Vanesa, Audrey eta Urko nire lehengusuari eskeini diguten laguntzagatik, beraiek gabe ezinezkoa izango baizan proiektu hau aurrera eramatea.

Barkamena ere eskatu nahi diet guztiei, bereziki Ane eta Vanesari nire hasarrakuntza guztien biktima izan dira eta. Honekin ez dut nire burua justifikatu nahi baina urduri edo umore txarrez nagoenean besteekin ordaintzen dut, ez hartu kontutan. Soberan dakizue nolakoa naizen... baina perfekzionista hutsa naiz. Honekin ikasi dut ezin dudala guztia nire eskuetan eduki, gauza batzuk gure eskuetatik at baitagoz, kontrolaezinak dira.

Hau alde batera utzita, laburmetraiaren aurkezpena datorren astelehenean dela jakinarazten dizuet, urtarrilak 9an, goizeko bederatzietatik hamaiketara (beste talde batzuk ere aurkezten dute eta...) kazetaritzako lehenengo mailako euskerazko taldearen klasean.

Hemen uzten dizkizuet laburmetraiko fotograma batzuk:










4 commenti:

Anonimo ha detto...

Aupa Ugutz!!!
Bakarrik esangotzut gauze bat, kortue trailerran parekue badan, un 10!!! Arrasa ingozuie, benetan, neure klaseko lagunek eta esan dauie ke ke currada... Zoridxonak laurori, ia noiz errepetiten dun!
MXXXX
(seguiremos en contacto;))

Anonimo ha detto...

ZORIJONAK pitxin! bueno zuri bakarrik ez, Aintzina, Ane eta Matxaleneri be!!
asko gustadast zuokaz grabatie. gusture sentidunai eta ondo pasa dot. nork
esangosten niri korto baten parte hartun behar nauela!! orain badakot pruebie!!!
ZORIJONAK LAURORI!!

Nagore ha detto...

aupi Ugutz!!!!Zelan?

Ba 2006 ondo hasi zen, kotilloi batera jun nintzen kuadrilako batzukin ta primeran pasa genuen gaua baina orain asko ikasi behar dut egun hauetan...:(:(:(baina beno, ez nahiz honekin hasiko zeren ordun urduri jarriko naiz ta valerianekin hasi beharko dut!jeje.(x tzierto odontologia ikasten dut, 2.go kurtsoa.;))

Beste egunekua kendu nun ze lotsa ematen zidan...badakit tontakeri hutsa dela..baina ni ez ditut nire gauzak kontatzen (sentitzen dudana,..ta gauza horiek, ni besteei entzuten ohi diet..)Ta blogean hasi nintzen idazten "via de escape" gixa, baina batzutan leloa sentitzen naiz gauza horiek idazten ta nahiago izaten dut nire tontakeri edo nire "komederos de cabeza" nire barnean segitzea ta inork ez jakittea... Asique gehienetan,idatzi ta gero, irakurtzen dudanean,ez zait gustatzen ta ezabatzen dut...

Beno, nire txapa hau bukatutzat emango dut;P

Hasi den urte hau iazkoa bezala izatea edo hobeagoa opa dizut!

Muxutxus!!

PD: pinta oso ona du egin duzuen laburmetraila!!

Anonimo ha detto...

Aleluiaaaaa!!!!!!
listo daku horrengaine denpora itxaroten on garizen kortue txo!!
ganera audreyk dinon moduen... kriston etxure ona dako asike bakizu arrasa inbidu ee
a x el 10!!!!