domenica, febbraio 05, 2006

Udabarria

Negua hotza izaten da oso, aurtengoa behintzat horrelakoa tokatu zaigu, oso hotza alegia. Udaberria heltzeko gogoak sartu zaizkit orain denbora idatzi nuen olerki hau berrirakurtzean nire gauzen artean. ea zuei ere nik udabarria heltzeko dudan gogo bera sortzen dizuen.
Udabarria
dago hurbiltzen,
badator berehala
lorazko mantu bezala
Txoriak kantari,
Alaitzen,
eguzkiak urtetean,
egun polita itzartzean.
Edurra,
beroaz urtzean,
mendian behera jaisten da
ezti moduan.
Udabarriko frutuak hazten dagoz,
landa eder eta mendietan.
Bihotzera poza,
maitasuna hemen
berpiztu da eta
berriro udabarrian.

Nessun commento: