mercoledì, febbraio 22, 2006

Liburuak, lehengusina txikiak eta lehengusu handiak.



Beste egunean nire lehengusina txikia etorri zitzaidan etxera bisita egitera (bera niregana, ni beregana joan beharrean, zein lehengusu alferra...). 10 urte ditu eta irakurtzen du baina ez nik bere adinarekin irakurtzen nuen haina. orain ez dut nire burua irakurle sutsu baten moduan jarri nahi baina egia dela uste dot. Oraingo gazteriak, orokorrean, gutxiago irakurtzen duela iruditzen zait, eta ez niri bakarrik, beste askori ere horrela iruditzen baitzaie.

Gero eta mundu aurreratu eta modernoagoan bizi gara eta gaur umeak liburuekin entretenitu ta dibertitu beharrean, beste hainbat gauza ta tresnekin asetsen dira. generazioz generazio gutxiago irakurtzen da, gure aurretikoak gu baino gehiago irakurtzen zutela, guk geroagokoek baino gehiago irakurri izan dugula beste ziur naiz.

Dena dela, nik bere adinarekin irakurritako liburu bat utzi nion, Roald Dalh-en "Matilda". Banekien pelikula ikusita zuela, baina hala eta guztiz ere irakurtzeko eman nion pelikula baino hobeagoa zela esanez. Pozik hartu zuen liburua eta ni ere poztu ninduen horrek.

Beste liburu bat aholkatzera ere joan nintzaion, euskaraz oraingoan. Ziurrenik nire txikitako libururik gustokoena. Hans Jürgen Press-en Eskubeltz taldearen abenturak. Ze liburu ona, ez dakit zenbat aldiz izango dudan irakurrita... Lehengusinak orduan irakurrita zuela esan zidan. Pozez hunkitu nintzen nire lehengusinak, niri txikitan hainbeste gustatzen zitzaidan liburua irakurrita zuela jakitean. Gainera, pila bat gustatu zitzaiola esan zidan. Pozik sentitu nintzen, nagusi, lehengusu nagusi.

Zuk zeintzuk liburu zenituen gogoko txikitan (edo gaztetxotan)?

5 commenti:

Ane Araluzea ha detto...

Roald Dahl-en oroitzapen gozoa gordetzen dut. Haurtzaroko idazlerik gogokoenen artean daukat(txikitatik hobesten baititut idazle batzuk). Bere liburuen artean,ordea, "Charlie eta txokolate lantegia" zen nire gustokoena eta duela hilabete batzuk liburuan oinarritutako filma ikusteak ilusio handia egin zidala aitortu behar dut (harira datorrela, Tim Burton-en edozein filme gomendatzeko aukeraz baliatuko naiz eta are gehiago Johnny Depp aktore moduan izanez gero, jeje).
"Nikolas txiki"-ren bilduma liburua ere bikaina dela deritzot. Sempé marrazkilaria eta Goscinny ("Asterix"-en sortzailea)idazlearen eskutik argia ezagutu zuen pertsonaia bihurria da.

MAGABILA ha detto...

Eskubeltz taldearen liburu hori la hostia zuan. Nikolas Txiki ere bai, bai Asterix, Tintin (Haddock kapitaina batez ere) eta Mortadelo ta filemon parea ere. Bostak, joxemi eta ohelikopteroa...

Ugutz Falzes ha detto...

Niri beti gustatu zaizkit Zipi ta Zape anaiak ere. Oraindik irakurtzen jarraitzen ditut beren istorioak. Komiki paregabea!

Nagore ha detto...

Ei!!! Txikitako liburuak!!!Euskaraz hoberenak ziren los tìpikos ke te hacen leer en la ikastola como "lote ta luisa hau bizki parea, begi argi horiek, bizitzaren gesala,goizuetako ezkongaiak,urtegi misteriotsua, manila konexioa, 10 beltz,nikolasaren abenturak...buff!!!horrelakoak milaka dauzkat apaletan!!

Ta gazteleraz sobretodo los mitikiiiiisimos del barco de vapor de distintos colores; blancos, azules,laranjak...!!

Q rekuerdos!!jeje

MUUUUUUUUUUUXUKOTEEEEEEEE!!!

xabi ha detto...

magabilaren eta anerekin guztiz ados nago!
Nikolas txiki... uf!
zipi eta zape asko tragatu ditut baina inoiz ez dira oso gustukoak izan. Akaso egiteko beste ezer ez neukanez irakurtzen nituen, haurtzaro bakartia izan nun eta..
mafalda ere bai zeozer, naiz eta erdiak enituen ulertzen XD