venerdì, febbraio 10, 2006

Animalien hizkuntza anizkoiztasunari buruz

Animalia asko dira gai, ikuspuntu biologikotik ikusita, beren espeziekideekin eredu entzungarrien bidez komunikatzeko. Gizakiaren kasuan bakarrik biltzen dira eredu entzungarri horiek hizkuntzetan nire irakasle baten ustetan.
Honen arabera beraz, artiko eta antartidako baleak hizkuntza berean komunikatezen dira. Baina, nola jakin dezakegu hau horrela dela benetan? Bere arabera aldaketa biologikorik ez dagoen bitartean, animalia-taldeetan, soinu entzungarriaren bidezko komunikazioa berdina dela iruditzen zaigu. Nik hori da azpimarratu nahi gurako nukeena, "iruditzen zaigu" hori, hain zuzen ere. Zeren eta, beharbada, gu gara edo gure belarriak dira beraien arteko komunikazioan leku bateko eta besteko animalien arteko hizkuntzan aldaketarik somatzen ez dugunak.
Seguraski animalien ikuspuntutik gizaki guztiok berdin antzera hitzegiten dugu, ateratzen ditugun soinuak nahiko antzekoak dira eta beraientzat. Batzuek esango dute txakurrek, adibidez, hizkuntza batzuk soilik ulertzen dituztela, hau da, euskeraz hitz egin baldin badiozu beti ulertu egingo dizula, ez aldiz txino batek esango diona.
Ez dakit. Zuek zer uste duzue? Espezie bereko animaliek hizkuntza berdinak ala desberdinak dituzte beraien artean?

Nessun commento: