lunedì, febbraio 13, 2006

Nagusitan Woody Allen izan nahi dut


Orain aste pare bat edo telebistan Woody Allen-en filme bat jarri zuten, ez nahiz gogoratzen izenburuaz. kontua da ez nuela hasieratik harrapatu eta ez nuela denbora larregirik pelikula bat ikusteko, azterketetan baineukan burua... Ikusi nuen zati hura ez zitzaidan askorik gustatu, ez zidan graziarik egin. Lehenengo aldia zen, edo agian bigarrena, Allen-en filme bat (zati bat) ikusten nuena.
Asteburu honetan aldiz, nire herriko zineman bere azken filma proiektatu dute, Match Point. Joateko gogoa eukita, norekin joan aurkitu berehala aurkitu nuen. Entzuna nuen nahiko ona zela eta nire kabuz konprobatu nahi nuen. Scarlett Johansson aktoresak erakarri ninduen filma ikustera hasieran baina gero maisu honen filme bat ikustea interesgarria litzatekela bururatu zitzaidan. Burutazio paregabea izan nuena. Zinematik emozionatuta irten ginen, historia, tentsioa, musika, plano motak... harrigarriak zirela eta. Orain zinema munduko back stage-a pixka bat ezagutzen dugunez ikasi ditugun gauzak eta filmean ikusi genituen gauzekin liluratuta
geunden.
Harrigarria da ikustea Woody Allen-ek nola lortzen duen tentsioa azken segundurarte mantentzea. Musika ikaragarri ona, operako kantuak, guztia musika klasikoa, eta momentu bakoitzarekin perfektuki lotua.
Goi mailako klasera igotzen den gazte baten istorioa kontatzen du filmeak. Bi emakumeren artean dago eta zer egin ez dakiela konponbide larri bat bilatzen dio arazoari. Britainia Haundian kokatzen da istorio honen mamia, Londresen hain zuzen ere. Partehartzen duten aktoreak ere ingelesak dira Scarlett Johansson New York-tarra izan ezik. Errepartoa ezin hobea da, Jonathan Rhys Meyer (Bend it like Beckham, Alexander, Mission Impossible III), Matthew Goode (Al sur de Granada, Imagine me & You), Emily Mortimer (The Pink Panter, Scream 3), Scarlett Johansson (Lost in Translation, Ghost world, Girl with a Pearl Earring), Brian Cox (Braveheart, Troy, The Bourne Identity), Penelope Wilton (Iris, Calendar Girls, Pride & Prejudice).
Izugarri gustatu zait maisu honen pelikula berria eta nik ere nagusitan horrelako filme onak egin nahi ditut, ikustea gomendatzen dizuet.

1 commento:

Josu Mendicute ha detto...

1.- Pelikula ona: eszenatoki ona, ezta? Ba orduan Londresera bidaia prestatzen juan, ni apuntauko naiz!
2.- Gustau jata. Pelikulia ez, zure idatzia.
3.- Nik nagusian... jubilaua izan nahi dot!