giovedì, giugno 29, 2006

Monarkia


Duela bi urte pasatxo, Espainian “mendeko ezkontza” ospatu zen, Espainiako Felipe printze urdinarena eta telebista publikoko informatiboetako kazetariarena, hain zuzen ere.
Hainbat denboraz, gau eta egun ekitaldi horri buruz hitz egiten jardun zuten telebista programek eta aldizkari eta egunkariak. Kateren baten “La Boda de El Príncipe y Doña Letizia” izeneko programa berezia ere sortu zen, eta guztia ezkontzaren datu irrelebante eta bitxikeriak kontatzeko: nolako lorak egongo diren, kazetariaren soinekoa, eguraldi predikzioak eta abar. Lotsagarria. Hainbat eta hainbat ordu bi pertsonen arteko ezkontza bati dedikatuak. Marujeoa.
Espainia osoan, haur eta gaztetxoek parte hartu zezaten, ezkontza erreala gaitzat zuen marrazki eta idazlan lehiaketa antolatu zen. Saria, nola ez, printzipeek emango zieten irabazleei. Hainbat eta hainbat lan aurkeztu ziren, umeen ilusioa izugarria zen.
Nahikoa ez zenez telebista, irrati eta aldizkarietan agertzea, umeen idazlanetan ere agertzen ziren. Helduen onespena izatea ez da nahikoa jada, etorkizuneko errege-erreginak umeen onespena ere behar dute. Oso estrategia ona, kaptazioa deituko nioke nik, etorkizunean boto eskubidea izango duten jendea poltsikoan sartzearena. Badaezpada ere ea mugimendu iraultzaileren bat sortu, hirugarren errepublika ezarri eta Frantziako iraultzan bertan egin zen moduan gilotinatuta hilko dituzten Madrileko Plaza de Españan, Puerta del Sol-en edota Palacio de Oriente deritzonaren aurrez aurre.
Hori ez gertatzeko, monarkiarenganako mirespena eta errespetua txikitatik irakatsi behar zaiela dirudi. Hauek ere gizarte rolak dira, batzuk errege izateko jaio dira eta besteak herri xehea izateko. Baina zergatik onartu behar ditugu rol hauek? Gizarte berdintasuna defendatzen dugu baina gero, gu baino eskubide gehiago eta pribilegioak dituzten jendea miresten dugu. Nortzuk eta gure kontura bapo bizi diren pertsonak gurtzeko, gu hilaren amaierara heltzeko mirariak egiten dihardugun bitartean.
Beraien buruko min eta zeregin bakarra eskua jaso eta jendea agurtze den bitartean, gure aiton amonak pentsio miseria batekin egin behar dute aurrera, beraiek milaka metroko hainbat etxe eta jauregi eta beste hainbat yate dituzten artean, gazteok ezin dugu etxebizitza duin bat erosi dauden prezio astromikoengatik... eta horrela beste mila gauza. Bidezkoa al da? Gu ere errege izango bagina...Gainera, gaur egun, monarkia zaharkituta geratu den instituzioa da, ez du inongo funtziorik betetzen dirua xahutzeaz gain eta nolabaiteko historiako tradizioa jarraitzeko besterik ez dihardu martxan. Erdi aroan eta, bere funtzioa “garrantzitsua” zen, baina gaur egun ez du inolako zentsurik herri demokratiko batean monarkia bat egotea.

2 commenti:

Anonimo ha detto...

oso gaizki idazten dezu

Ugutz Falzes ha detto...

Mila esker.
Zure zerbait irakurri nahi nuke ea maila berean gauden ala ez jakiteko.