venerdì, aprile 07, 2006

Kolisioa

09.58

Korridoretik oinez noa, erdi erditik, pausu zuzen eta erabakiaz. Klasetik inori ezer esan gabe irten naiz, nora nindoan galdetu didatenean ezentzunarena egin eta nire bidea jarraitu dut.
Eskailerak jaitsi... eta telebista platoa. Ilun. Inoren arrastorik ere ez. Atea zabalik.

Arnasa sakon hartu eta barrurantz abiatu naiz. Ez dut argia pizten asmatu. Zorua, iluntasunarekin argitu egiten diren izar horiekin bidea markatuta dago. Bigarren atea ere irekita, eta argitxoak barrurako bidean. Zein ironikoa, itsasgizonak zeruko izarrengatik gidatu izan dira denbora luzez, ta ni ,aldiz, lurrean dauden izarrengatik gidatzen ari naiz. Platoaren erdia denaren ustezko
tokian amaitu dira izartxoak. Bertan izar handi bat. Berdea (ta ni txikitatik izarrak horiz margotzen...).

Isiltasuna da nagusi. Eta bapatean klak klak klak, foko guztiak piztu dira, argitasun ugari dago eta begiak besoaz estali ditut bakartasunaren iluntasuna eta milaka watioren argi indarrak itsutu bainau. Kontrolean norbait dago, baina ezin daiteke ezer ikusi.

Albo batean, mahai gainean paper bat eta gorbata beltz bat ikusi ditut. Paperean: “Estali itzazu begiak gorbatarekin, eta iluntasunean ezagutuko nauzu. Lasai, nik gidatuko zaitut eta. Ez dizut hitzik esango, ezin izango duzu gorbata begietatik kendu. Nire ahotsa entzuteko eta ni ikusteko aski denbora izango duzu beranduago...”

Paperean dakarrena egin dut (zer erremedio!) eta iluntasunean murgildu naiz.

Musika.



Esku bat nirea oratzen sentitu dut, esku leuna, eta nirea baino txikiagoa. Bere arnasa sentitzen dut, nire aurrez aurre dago. Isiltasuna, musika soilik. “Zein da zure izena?” galdetu diot. Ez du erantzun. Musika. “Sshhh” xamur bat entzun dut. Eskuak elkar korapilatuta. Musika. Beste eskua gorbata begietatik kentzera eraman dut baina bere beste eskuak oratu nau. Nire aurpegia laztandu du. Musika. Bere kolonia usaina sudurretik sartu zait. Gozoa. Freskoa. Eskua bere aurpegira hurreratu eta laztandu egin dut, eskuak bezain leuna. Bere aurpegi guztia nire atzamarrekin ukitu dut, forma bilatzen egongo banintz bezala. Musika. Bere ezpainetara heldu naiz. Bustiak daude, nire atzamarrak musukatu ditu. Suabe, leun. Beste eskua berearekin batera nire ezpainetara eraman dut. Bere atzamarrak musukatu ditut. Suabe, leun. Musika. Arnasa. Bere ezpainetatik eskua jaisten joan naiz. Kokotsa. Iduna. Beste eskua bere lepoan jarri dut. Niregana hurreratu dut. Musika. Idunetik eskua bularrerantz jaisten hasi naiz. Bere bihotz taupadak sentitzen ditut. Tum-tum, tum-tum. Arinago. Arnasa ere arinago hartzen du, nire aurpegian sentitzen dut. Nire eskua beherago. Musika. Bularra laztandu diot. Orduan bera nire besoetatik askatu eta atzerantz pausu bat eman du. Gure arteko isiltasuna hautsi dut esanez: “Ezin dut zurekin hitz egin, zure ahotsa entzun, zu ikusi. Baina ez duzu zu ukitzeaz ezer esan...” Berriro hurreratu da, nire eskua bere bularrean jarri du. Laztandu egin dut. Musika. Nik bere eskua nire bihotzean jarri dut. Biak batera doaz, sinkronizatu egin dira. Tum-tum, tum-tum, tum-tum... Musika. Gure arnasak elkarrengandik hurbilago. Gorputzak elkartuago. Korapilatuta. Musika. Hurbilago. Hurbilago. Eta azkenik, musua. Xamurra. Hezea. Gozoa.


Musika amaitu da. Bera nigandik askatu egin da. Urruntzen sentitu dut. Gorbata begietatik kendu dut. Lepoz korrika ikusi dut segundo bat baino gutxiago. Argiak itzali dira. Iluntasuna. Bakardadea. Isiltasuna.

4 commenti:

markel ha detto...

Ezin da deskribatu hau irakurtzean sentitu dudana. Ugutz benetan, zelako gauzak gertatzen zaizkizun, ni ere kazetaritzan enrolatuko naiz datorren kurtsoan. Nire edertasun faltak ez dit lagunduko baina.

Nagore ha detto...

Jope ugutz...ni, markel bezala ezin dut deskribatu...ze polita...imaginatzen saiatu dut...jope...zuri gertatzen zaizuna ez zaio inori gertatzen!Ta ni haste honetan nire laguminarekin moztu dut gure artekoa ez zihoalako oso ondo derrepente bizitza ekarri dizkigun situazioengatik...baina beno..jopetas...lagunminak izaten jarraitzen dugu, en fin, aprobetxau gertatzen ari zaizuna super polita ta izugarri erromantikua delako...

Muxutxus donostiarras;)

Anonimo ha detto...

Politxo! ia telenobelien hurrengo partie noiz datorren,jeje! Geuze bat, un fallo tecnico: "Musika" dakarrena ta beheko parrafuen, 9. lerruen, 1.berbie, "okitu" edo "ukitu"?: "Bere aurpegi guztia nire atzamarrekin okitu dut". Ala, un dies!

Ugutz Falzes ha detto...

SACAFALTAS!!!! Ukitu da, orain aldatuko dut