mercoledì, aprile 05, 2006

Hirugarren mezua

Ez nuen erantzun e-mailik jaso. 7 egun igaro ziren eta ez nuen bere erantzunik jaso.


Batzuetan egiten dudan moduan, lagunekin joan nintzen fakultateko kafetegira zerbait jatera eta bertan egotera. Pira egitera bai, pira egitera. Ogitartekoa ordaindu eta gero barran zain nengoen, solasaldian. Kafetegia topeetararte, jendez gainezka.


Bitartean nik ikusi gabe, neska bat kamareroari belarrira zerbait esaten eta paper bat ematen.


“Cincuentayochooooo!!!” “Es el mío” erantzun nuen nik eta bakoitzak berea hartuta mahai baterantz abiatu ginen. Guztiak eserita, solasten, txantxetan eta barrezka, ogitartekoari haginka egiten nindoala paper bat sentitu nuen nire haginekin talka egiten. Ogitartekoa barruan doan poltsa uste nuelakoan apartatzera nindoala koadernoko paper tolestu bat ikusi nuen. Eta barruan hauxe:

“ Nik badakit zu nor zaren, baten baino gehiagotan metro bat eskasera izan
zaitut eta ezin izan zaitut ukitu, besarkatu, musukatu.
Pixka bat ezagutzen
zaitut baina zutaz gehiago jakin nahi dut. Badakit berdea gustuko duzula, bero
egiten duenean euriaren usaina, bidaiatzen galtzea...
Eta hau niretzako jolas
soil bat baino gehiago da, zu konkistatzeko modua da, zure pentsamenduak
lapurtzeko modua.Ezagutu nahi banauzu bihar goizeko hamarretan telebista platoan
egongo naiz, bakarrik etorri, atea irekita egongo da.”

7 commenti:

markel ha detto...

Joan beharko ezta? Eskolei muzin egiteko aukera aproposa! Ondoren, batera egon zaitezkete manifestazioan, horrela, nik telebistan ikusiren zaituztet.

Anonimo ha detto...

Unibersidadera heldu eta admiradorak urteten dauie harridxen azpitzik b edo zeuri egidxe izatie gustakolekidatzun istori bet da? Jeje!

biokbat ha detto...

mezu bat. Hamaika hitz ordea, bakoitzak arima baten biran dauden kolore, doinu, irudi oro islatzen duelarik. "Filme bateko istorio tentela" penstatu ohi dugu horrelakoetan baina, ez al da egia guztiok amestu dugula une hori gure azalean? Amodioa berriro ere, ideia guztien abiapuntu bakarra, amodioa, edo desioa... Zergatik bereizketa hori? une ezti bat...

Ugutz Falzes ha detto...

Autobusean nentorrela horixe pentsaten egon naiz: historia nahiko pelikuleroa. Horrelakok zineman soilik gertatzen dira, eta bisi errealean gertatzen direnen segur aski filmeren batek inspiratutakoa izaten da. Gionisten amets ezkutuak (edo ez hain ezkutuak, azken finean mundu guztiarentzako plazaratzen baitute beren ideia). Nori ez litzaioke gustatuko horrelako zerbait gertatzea? Norbaiten unibertsoko zentroa izatea?

Nagore ha detto...

Ieup Potxolo!! Berriro hemendik nabil!! Egia da filme bat dirudiela baina kuriositatea izugarria izango duzula pentsatzen dut, ni irrikaz nago jakiteko nola bukatuko den guzti hau..ayayayayyy!! Nola izango da elkar ikusiko zareten momentua?? Guztioi gustatuko litzaiguke norbaiten unibertsoko zentrua izatia baina gutxi batzuk izango dute zorte hori...

Beno, espero dut dela ondo joatea asunto horretan!!

Muxu asko Donostiatik!!MUUUAA!!

Ugutz Falzes ha detto...

Bizi erreala, ez bisi erreala, eskerrikasko Eider akatsa aurkitzeagatik, zer izango nintzateke zu barik...

Lucy in sky ha detto...

mmm
izugarri polita iruditu zait
fimetako eszena dirudi baina ez pentsa noizean behin edo ez direla horrelakoak gertatzen .
suerte zure platoko neskarekin