sabato, settembre 16, 2006

Txikitako teoriak

Herrialde ezberdinetan prezio ezberdinak daude, eta ni beti galdetu izan naiz zertan oinarritzen ziren herrialde bateko prezioak altuagoak ala baxuagoak izateko. Hau da, zein arrazoi dago hemen etxe batek 300.000€ kostatzeko eta Kroazian 100.000€? Erantzuna, nola ez; ogia.
Konprobatuta nuen urtean ogiaren prezioa antzinako peseta batzuk igotzen zela, eta horrela egiten zuten gainontzeko gauzen prezioek ere, harrigarria.
Herri ezberdinetan ogia egitearen kostua ezberdina izango zela suposatzen nuen, lehengaiak merkeagoak zirelako. Garia adibidez, Suedian eta, garirik dagoen duda dut eta hementxe bertako prezioak garestiagoak izatearen arrazoia. Eta noski, gainontzeko prezioak ogiarekin zerikusia dutenez, han ere etxeak, autoak eta prakak garestiagoak dira. Ogiaren prezioarekin proportzioan.
Guzti hau, txikitan pentsatzen nuena da, pixka bat hazi eta ekonomia eman baino lehenago hain zuzen ere.
Umeak mundura etortzearen kontuari buruzko beste teoria interesgarri bat nuen, gutxi gora-behera ondo betetzen zena.
Gurasoak ezkondu eta bi urtetara jaiotzen ziren umeak, ala egin nuen nik behintzat. Inguruan ere gutxi gora-behera berdina ikusten nuenez, horrela zela konbentzituta nengoen. Baina zazpi edo zortzi urte nituela... nire lehengusuak, ezkondu gabe ez ezer ume bat izan zuen. Guztiz paranormala niretzako, eta ez orduan ezkondu gabe umeak izateak gizartearentzat suposatzen zutelako, baizik eta ez zirelako bi urte igaro ezkontzatik. Eskema guztiak hautsi zizkidan horrek. Beste fundamentu bako teoria bat... Gerotxoago ikasiko nuen umeak zelan heltzen ziran mundura.

4 commenti:

Ane Araluzea ha detto...

Ni txikitzen hori baño askoz sinpliaua nintzen. Drogerisetan drogak saltzen biezela pentsetan naben, ta logika horregaz ulertzen naben dana, gauzeri buelta geisau emon barik.

Ugutz Falzes ha detto...

Ane... ondino ez zara ohartu droga saltzen dutela??? Baina ez dute eskaparateetan jartzen, noski. Kode sekretuak erabili behar dituzu kokaina edo speed pixka bat lortzeko. Denetarik izaten dute almazen ezkutuetan.

Nagore ha detto...

pero a q te gusta ahora el como se hacen los niños?!! Eh!!;P

Ugutz Falzes ha detto...

jajajaja, noski baietz